|2016/03/16
Arcelor Mittal, TRW, Tubos Reunidos... ¿Se convertirá Euskal Herria en un desierto industrial?

En la tertulia de Kalegorrian Agus Hernan e Iraia Oirzabal han hablado de la crísis económica y del anunció de Arcelor Mittal de cerrar “parcialmente” la plnata de Zumarraga.

Loading player...
|2016/03/15
Urrats txiki bezain sendoak Araban energia garbiaren alde

Arabako hainbat udalek Iberdrolarekin zituzten kontratuak eten dituzte. Fakturan aurreztu ez ezik, eredu berde eta jasangarri baterantz urratsak eman dituztela esan digu Zalduondoko alkate Gustavo Fernandez Villatek. Iberdrola Garoñako zentral nuklearraren jabeetako bat da. Kontzientzia hartu, eta energia garbi eta merkeagoa lortzeko baliabideak jarriko dituzte herritarren eskura. Halaber, beste udalekin elkarlana sustatuko dute helburu berarekin.

Loading player...
|2016/03/15
Lurralde askea: ohitura txarrekiko desobedientzia eta alternatibak

[TERTULIA] Lurralde Askea ekimenari begira jarri gara Axier Lopez eta Markel Ormazabalekin. Larunbat honetarako deitu dute Iruñean lehenengo asanblada. "Bizimodu onaren herria" du helburu ekimenak. Zer nolako herria litzateke hori? Baditugu alternatibak? Eta estrategia emantzipatzaileak?

Loading player...
|2016/03/15
Aste Kurdua hasiko da gaur Hernanin eta astelehenean amaituko da Newroz egunarekin

Gaurtik hasi eta martxoaren 21era bitartean, Aste Kurdua ospatuko da Hernanin. Newroz euskal-kurdu elkarteak, Udalarekin elkarlanean, antolatu elkartasun aste hau eta bertan bi hitzaldi eta filma baten proiekzioa izango dira.

Loading player...
|2016/03/15
Leioako Herri Unibertsitatea: bestelako hezkuntza eredu baten hazia

Leioako Herri Unibertsitatearen bigarren eguna dute gaur Leioako EHUren Campusean.Goizeko 9:00etan eman diote hasiera egunari eta goiz osoan zehar nahiz arratsaldean askotariko hitzaldiak eta tailerrak izango dira. Baina zer da Herri Unibertsitatea? Zerarako antolatu dute?

Loading player...
|2016/03/14
"Gero eta emakume gehiago gaude zineman baina ezezagunak gara"

Emakume zinemagileak aspaldi etorri ziren zinemagintzaren plazara baina merezi duten ikusgarritasuna lortzeko dago oraindik. Horretarako sortu da (H)emen Her(e) elkartea, ikus-entzunezkoetan ari diren emakumei horien erakuslehio izan eta bultzada emateko. Uxue Jimenez zinemagilea gurean izan da.

Loading player...
|2016/03/14
Larunbat honetan Arrosa jardunaldiak Gasteizen

Arrosa Sarearen 5. jardunaldiak ospatuko dira larunbatean Gasteizen. Euskal Herri osoko irrati libre eta komunitarioek parte hartuko dute, baina irratigintzan interesa duen ororentzat ateak zabalik daude. Hori bai, parte hartzeko izen eman behar da eta gau erdian amaituko da horretarako epea honako helbidean: arrosa@arrosasarea.eus.

Loading player...
|2016/03/11
Argitaletxe bat, beste mundu bat posible dela aldarrikatzeko

(H)uts izena jarri diote argitaletxeari, hutsean aukerak amaigabeak direlako, dena posible delako. Eta Lakabe herri okupatuan sortu da ekimena, filosofia hori bera praktikara eraman duen herri komunitarioa. Apirilean kaleratu nahi dituzte lehen bi liburuak eta diru bilketa abiatu dute Verkami plataforman.

Loading player...
|2016/03/10
Sustrai ilartuak dirudite baina zainzuri zuztarrak dira, landatzeko prest!

Azoken tartean garaikoa eta bertakoa aipatzen dugu Lierni Elortzarekin. Gaur, zainzuri sustraia nabarmendu digu, Euskal Herriaren iparraldean ere landatu daitekeena, landatzeko garaia orain duena. Kalabazin landareak eta Zamorako zizak ere aipatu dizkigu.

Loading player...
|2016/03/10
Baratze bat nahi dizut egin hirian

Hiri baratzeak edo baratze kolektiboak ugaritzen ari dira, gero eta gehiago dira hirian bizi eta lurra lantzea bateragarri egiten duten herritarrak. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako adibideak ezagutu ditugu. Jaki osasuntsuak, auzolana, herri kultura...balore hainbat nabarmendu dizkigute.

Loading player...
Orria 154/ 178