|2016/03/17
Batzuen joana besteen etorrera, kukua hasi da kantuan

Azoken tartean urtaro aldaketari begira jarri gara Lierni Elortzarekin. Zuhaitz landare saltzaileek agur esan dute eta udaberriaren etorrerarekin zozoa eta kukua hasi dira kantuan edota urtaro berriaren ikur izan ohi diren erramu adarrak ere ikusi ditugu. San Jose egunarekin batera arkumea ere aipatu dugu.

Loading player...
|2016/03/17
Botikak, gutxiago hobe da

Lo egiteko pastillak, bizkarreko minarentzat anti-inflamatorioak, menopausiarentzat hormonak, ajearentzat Ibuprofenoa...gero eta gaixoago gaude ala kontsumitu beharko genituzken botikak baino gehiago kontsumitzen ditugu? Medikalizazioaz hitz egin dugu bi osasun langilerekin: Mikel Baza medikua eta Arritxu Etxeberria farmazilaria.

Loading player...
|2016/03/17
"Aktibatzeko beharra sentitu nuen"

Errefuxiatuen egoera gogorrari erantzuteko behin behineko erantzun eta elkartasun nahikoa adierazten ari gara? Hainbat dira gurean elkartu eta antolatu diren herritarrak elkartasun hori bideratu asmoz. Bi lagunekin hitz egin dugu guk.

Loading player...
|2016/03/17
Etorkizueko irratigintzaz hausnartzeko aukera paregabea, etzi, Gasteizen, Arrosa Sarearen 5. jardunaldietan

Arrosa Sarearen 5. jardunaldiak ospatuko dira larunbatean Gasteizen eta urtero bezala, dozenaka izango dira topaketa hauetarako hurbilduko diren irrati libre eta komunitarioetako kideak. Hausnartzeko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin ongi pasatzeko aukera paregabea izango da hortaz, larunbateko jardunaldietan.

Loading player...
|2016/03/17
Non dago giza eskubideen Europa? Existitu al zen noizbait?

Gaurko Kalegorrian saioan errefuxiatuen eta giza eskubideen gaiarekin zerikusi zuzena duen eta argitaratu berri den liburu bati buruz hitz egin dugu.

Loading player...
|2016/03/17
Homosexuala izateagatik 21 urteko gazte bat etxetik bota du aitak

Atzo bertan eskainitako prentsaurreko batean, Eskubide Sozialen Gasteizko Plataformak, Arabako Emakumeen Batzordeak, Bilgune Feministak, Mugarik Gabek eta 7menos20 eta Kitzikan elkarteek udalari eskatu zioten martxan jar dezala gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde azaroan iragarritako protokoloa.

Loading player...
|2016/03/16
"Errefuxiatuen bidaiari ahalik eta zapore gozoena jartzen saiatzen gara"

Donostiako Intxaurrondoko gastronomia elkartetik Greziako Kos uhartera joan dira errefuxiatuei jakiak ematera. Oraitz Garciak esan digunez, "pertsona hauen bidai neketsuari zapore gozoa jartzeko asmoz" daude han. Hasieran uste baino gehiago egongo dira egoeraren krudelak eskatuta. Laguntza ere eskatu dute, baliabide material eta ekonomikoa agortzen ari baitzaie.

Loading player...
|2016/03/16
Zaborrak, osasuna eta interesak

[TERTULIA] Hondakinen kudeaketarekin lotuta azken aldian gertatu direnei begira jarri gara Mertxe Aizpurua eta Iñaki Petxarromanekin: Lezoko alkatearen dimisioa, Ordizia eta beste herri batzuetako galdeketak edota erraustegiaren aurkako mugimendua.

Loading player...
|2016/03/16
"Aste gogorra izaten ari da baina Ondarroako herritarrez oso harro nago"

Joan den asteko luizien ondorioak bero beroan zituztela gertatu da lan istripua eta bi herritarren heriotza Ondarruan. Gaur lanuztea eta manifestazioa egin dituzte euskal gehiengo sindikalak deituta. Udalak bat egin du eta bi egunetako dolua ezarri dute. Zunbeltz Bedialauneta alkatearekin hitz egin dugu.

Loading player...
|2016/03/16
“Kamaradak” liburuaz solastu dugu Joxe Iriarte “Bikila”-rekin

Bilbo ardatz hartuta, langile borroka, militantzia eta laguntasuna hartu ditu hizpide Joxe Iriarte “Bikila”-k “Kamaradak” bere hirugarren eleberrian.

Loading player...
Orria 153/ 178