"Errefuxiatuen bidaiari ahalik eta zapore gozoena jartzen saiatzen gara"

Donostiako Intxaurrondoko gastronomia elkartetik Greziako Kos uhartera joan dira errefuxiatuei jakiak ematera. Oraitz Garciak esan digunez, "pertsona hauen bidai neketsuari zapore gozoa jartzeko asmoz" daude han. Hasieran uste baino gehiago egongo dira egoeraren krudelak eskatuta. Laguntza ere eskatu dute, baliabide material eta ekonomikoa agortzen ari baitzaie.

Audio_placeholder

"Errefuxiatuen bidaiari ahalik eta zapore gozoena jartzen saiatzen gara"

Loading player...
Sukaldari solidarioak Greziako Kos irlan
Sukaldari solidarioak Greziako Kos irlan

Errefuxiatuek Europarako bidean dituzten oztopo eta baldintza txarrak ditugu ahotan azken hilabeteetan. Europako agintariak egoera bideratzeko erakutsi duten ezgaitasunaren beste aldean dugu herritarrek eta eragileek erakutsitako elkartasuna. Asko dira mundutik eta Euskal Herritik errefuxiatuei laguntzera joanak. Horietako bat Intxaurrondoko gastronomia elkartetik martxan dutena. Greziako Kos uhartean daude hilabete hasieratik, sukalde bat jarri dute errefuxiatuei sukaldatutako elikagai beroak emateko. Oraitz Garciak esan digun moduan, "bidea zapore ahalik eta gozoenean egin dezaten aletxoa jartzen".