Etorkizueko irratigintzaz hausnartzeko aukera paregabea, etzi, Gasteizen, Arrosa Sarearen 5. jardunaldietan

Arrosa Sarearen 5. jardunaldiak ospatuko dira larunbatean Gasteizen eta urtero bezala, dozenaka izango dira topaketa hauetarako hurbilduko diren irrati libre eta komunitarioetako kideak. Hausnartzeko, elkar ezagutzeko eta elkarrekin ongi pasatzeko aukera paregabea izango da hortaz, larunbateko jardunaldietan.

Audio_placeholder

Etorkizueko irratigintzaz hausnartzeko aukera paregabea, etzi, Gasteizen, Arrosa Sarearen 5. jardunaldietan

Loading player...
Arrosa Sarearen jardunaldiak izango dira larunbatean Gasteizen.
Arrosa Sarearen jardunaldiak izango dira larunbatean Gasteizen.

Goizean izango diren tailerren artean, Xabier Landabideak eskainiko duena nabarmendu nahi izan dugu gaurko Kalegorrian saioan. “Zergatik jarraitzen dugu irratiok irrati-uhinen bidez soilik emitituko bagenu bezala pentsatzen” izenburupean eskainiko du Landabideak bere tailerra eta etorkizuneko irratigintzaz hausnartzeko aukera paregabea izango da bertan. Gaur, larunbatean proposatuko duenaren aurrerapena egin digu Kalegorrian.