|2016/08/11
Emakume profesionalen ikusgarritasuna lortzeko (H)emen Her(E) proiektua

Zinea.eus atariko Maialen Goñik (H)emen Her(E) datu basearen berri ekarri digu. Martxoan jarri zuten martxan ikus-entzunezkoetan diharduten emakumeen ikusgarritasuna sustatzeko datu basea. Bertan emakumezko profesionalek zein enpresa kontratatzaileek eman dezakete izena. Goñik azaldu digunez, helburua "batzuk eta besteak harremanetan jartzea da, guztien beharrak asetzeko". Bestetik, Hego Euskal Herrian bihar estreinatuko den "El profesor de violín" film brasildarraren nondik norakoak eman dizkigu

Loading player...
|2016/08/11
Biribil Brewingeko "Basandere" eta "Mari" garagardoak

Iruñeako Manneken Beer ostatura egin dugu bisita Mattin Ostolaza eta Jason Gutierrezekin. Ostatuko bi sozietako batek, Enekok eman dizkie mimo handiz egiten dituzten kalitatezko garagardo mota ezberdinen berri. Jauzia eman eta Biribil Brewing sortuaz euskal mitologiako pertsonaien izenak eta irudiak dituzten garagardoak ekoizten dituzte. "Basandere" izeneko Imperial Ipa motako garagardoa eta "Mari" izeneko Blond Ale gisakoa dastatu ditugu. "Think global, drink local" leloa zabaldu dute zarauztarrek.

Loading player...
|2016/08/10
"Batez ere emakumeen jarrera aktiboa da goraipatzekoa"

Gasteizko jaiak amaitu berritan Zuriñe Rodriguez mugimendu feministako kidearekin izan gara. Eraso matxisten aurrean Gasteizko udalak izandako jarrerarekin haserre agertu da, "eraso matxistak mailakatu eta jaien testuingurutik kanpo" kokatu nahi izan dituelako. Mugimendu feministak landutako protokoloak funtzionatu duela uste du Rodriguezek. Halaber, egun Blusa eta Nesken Batzordeak sustatzen duen "jai eredua iraultzearen beharra" nabarmendu du.

Loading player...
|2016/08/08
Badator Donostiako Aste Nagusi Pirata!

Gora kai herrikoiak! lemapean abuztuaren 13tik 21era antolatu dutenaren berri eman digute bi piratek: Marina Landak eta Uxue Santiagok. Beroketak aspaldian hasi ziren eta asteburua horren erakusle izan da, bertsopiropoteoa egin dutelako. Bi kofradia berri eman diote ongi etorria: Eskandalosa eta Jaraneroak. Txupina bi errefuxiatuk jaurtiko dute eta gisa horretan aldarri hori presente izango da Piraten egitarauean.

Loading player...
|2016/08/08
Ricardo Caparros (Ai Laket!): "Substantzia berriak tradizionalak ari dira ordezkatzen"

Euskal Herriko jaietan hara eta hona dabiltza Ai Laket!ekoak. Herritarrek kontsumituko duten droga eurengana eraman eta testa egiten diote droga horri. Modu horretan norberak jakin dezake zer duen esku hartean. Horretaz gain informazio objetiboa eman eta aurrez aurre solasteko aprobetsatzen dute kolektibo honetan dabiltzanek. Azken hilabeteetan eta batez ere eraso matxisten inguruan hedabideetan zabaldu den burundangaz hitz egin dugu Ai Laketeko Ricardo Caparrosekin Karelean saioan.

Loading player...
|2016/08/03
"Eraso bat ematen bada jaia paralizatu behar da"

Gasteizko udaletxeak eraso sexisten kontrako protokoloa egin badu ere, Gasteizko Mugimendu Feministarentzat hutsune batzuk ditu, eta horregatik beste protokolo bat aurkeztu egin dute. Aurten ere 24 orduz egonen da martxan erasoak salatzeko telefonoa: 688 852 901 "Mugimendu feministako kideek akonpainamendu osoa egingo dugu" esan digu Zuriñe Rodriguezek. Horretaz gain, Txonagunean, haima bat ere jarri dute salaketak salatzeko. Erasoa larria bada kontzentrazioa egingo da 24 ordu beranduago Andre Mari zurian. 

Loading player...
|2016/08/03
Aurtengo Txosnisaria Errekaleorrentzat!

Ederra Gasteizko Txosnek festetarako prestatu duten egitaraua. www.gasteizkotxosnak.org webgunean aurkituko duzu informazio osoa, ZeaMays, La Pegatina, Itaca Band, Eskean Cristo, Las Tea Party...txosnagunea apaitzen harrapatu dug Luis, Fracking ez Kolektiboko kidea, eta berak eman dizkigu xehetasun guztiak. Besteak beste, txosnagunean bertako produktuak dastatzeko aukera egonen dela esan digu, apostu berezia egin dutela aurten. 

Loading player...
|2016/08/02
Surfaren estereotipoak hausten

Mutil ileoriak olatu perfektua hartzen? Hori bada zure surf iruditegia, atzean geratu zara, lagun. Itsasoa gero eta anitzagoa da, gero eta emakume gehiago dira taula hartu eta olatuak ehizatzen aritzen direnak. Gipuzkoako Surf federazioaren Emakume Surflari proiektuak badu horrekin zerikusi handia. Surfaren inguruan solasteko gurean izan ditugu Lo Eizagirre-Erguin eta Garazi Arluziaga-Gondate. Biak aritzen dira surfean, lehenak nazioarteko txapelketetan eskarmentua du, bigarrena hasi berria da, baina "zeharo engantxatuta" dagoela aitortu digu. 

Loading player...
|2016/07/29
Aupa Tovarich! Laugar garagardotegiko Imperial Stout-a

Mattin Ostolazarekin eta  Jason Gutierrezekin Gordexolako Laugar garagardotegiaren berri izan dugu gaur. Bertako garagardo bat ere dastatu dugu estudioan: Aupa Tovarich!. Russian Imperial Stout motako garagardoa da. Beltza, gorpuntz handikoa, alkohol maila handikoa eta berehala antzeman genizkion kafe eta kakao ukitu xigortuak. Oharra: baietz bi jarraian edanda, bertsotan hasi. Broma gutxi kamarada!

Loading player...
|2016/07/29
"Jendeak uste du makrobiotika dela arroza jatea"

Zenbat aldiz entzun duzu makrobiotika hitza zure inguruan? Zenbat lagun dituzu elikadura makrobiotikoa egiten dutenak? Eta zuk zeuk pentsatu al duzu nozbait zure elikadura eta bizitza estiloa aldatzea? Jexux Larretxea makrobiotikan aholkulari da, argi hitz egin du gurean osasuntsuago egoteko "debekatuak goizeko kafea, azukrea eta zukua. Garaian garaiko elikagaiak jan, eta, batez ere,  ongi murtxikatu".

Loading player...
Orria 130/ 178