"Jendeak uste du makrobiotika dela arroza jatea"

Zenbat aldiz entzun duzu makrobiotika hitza zure inguruan? Zenbat lagun dituzu elikadura makrobiotikoa egiten dutenak? Eta zuk zeuk pentsatu al duzu nozbait zure elikadura eta bizitza estiloa aldatzea? Jexux Larretxea makrobiotikan aholkulari da, argi hitz egin du gurean osasuntsuago egoteko "debekatuak goizeko kafea, azukrea eta zukua. Garaian garaiko elikagaiak jan, eta, batez ere,  ongi murtxikatu".

Audio_placeholder

"Jendeak uste du makrobiotika dela arroza jatea"

Loading player...
Ajoblanco (www.viviresunplacer.com)
Ajoblanco (www.viviresunplacer.com)

Gaur egun osasuntsu dagoen gizona da Jexux Larretxea, baina duela hogei urte minbizia diagnostikatu zioten, 35 urte zituela 85 urteko pertsona baten zelulak zituela erran zioten, bista ere galdua zuen. Eta orduan ezagutu zuen bizitzeko modu  berri bat, makrobiotikan eman zituen lehen urratsak. Sendatu zen eta geroztik, makrobiotikaren berri ematen ari da, ikastaro, hitzaldi eta kontsulten bitartez.

Larretxeak esan digu sintomak ez direla botika batekin moztu behar, baizik eta bizitza estiloan aldaketa txikiak egin, eta horrela ez garela gaixotuko. "3 gorputz gara, fisikoa, psikikoa eta espirituala, eta  hiruretan lortu behar da oreka" esan digu Larretxeak, hori omen da gakoa. Hala ere, bera jakitun da ez dela erreza hori lortzea, jendarteak ezinezko egiten duela hori.

Aholkuak ere eman dizkigu: debekatua goizetan, kafea, azukrea eta zukua eta  garaian garaiko elikagaiak  jan, eta batez ere ongi murtxikatu.