|2016/08/24
"Noizbait galdutako iparra berreskuratu behar du eraikuntzak"

Ekian, bioeraikuntza profesionalen elkarteko kidea da Inhar Agirrezabal, eta Arian arkitektura estudioan egiten du lan. Bioeraikuntzaren balioak goraipatu ditu: “urte luzeetan eraikuntzak bidean utzi ditu txertatzen den ingurune naturala eta barruan aterpea eskaini nahi dion pertsona. Osasuna eta ingurumena aintzat hartzen dituen eraikinak egiten ditugu” argitu digu. Jakin nahi gehiago?

Loading player...
|2016/08/22
30 urte Txori Barrote konpartsak, zorionak!

Bilboko Aste Nagusiko arima diren konpartsetako batzuk urteurren borobila ari dira ospatzen, tartean Txori Barrote konpartsak. Ibaik kontatu digunez, preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna erakusteko elkartasun big banga jarri dute aurten martxan, presoen zuzeneko parte hartzea gauzatuaz.

Loading player...
|2016/08/19
Badator Marijaia!

Marijaia Bilbora iritsi eta Aste Nagusia hasteko ordu gutxi geratzen diren honetan, Konpartsetako bozeramale Oihana Paskualekin izan gara. Bilboko jai gunera joan eta parte hartzeko gonbidapen berezia luzatu die entzuleei. Festa herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta parekideak aldarrikatu ditu Paskualek.

Loading player...
|2016/08/19
Joseba Belaustegi (GuraSOS): "Gizarteak du indarra eta azken hitza"

Aldundiak ukatu egin zion elkarteari prozesu parte hartzaile bat irekitzeko aukera uztailaren amaieran, epaileak ordea Gurasos elkartearen argudioak aintzat hartu eta prozedura zabaltzea erabaki du. Joseba Belaustegi elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun guztiak. Honetaz gain, "auzitegia lagungarri den arren jendarteak duela azken hitza" azpimarratuz, kaleko mobilizazioarekin jarraituko dute. Hurrengo hitzorduaren berri eman digu: Abuztock ekimena antolatuko dute irailaren 4ean Donostiako Miramar jauregi kanpoaldean.

Loading player...
|2016/08/19
Garagardo hutsa baino askoz gehiago den ZERB marka

Arrasateko ZerB garagardoa ezagutzera eraman gaituzte Jason Gutierrez eta Mattin Ostolaza adituek. Euskal Herriarentzako eta gustu guztientzat egiten duten garagardoa ezagutu dugu Nerearekin. Garagardo soila baino askoz haratago doan proiektua ezagutu nahi?

Loading player...
|2016/08/17
"Ez da onargarria sexu erasotzaile bat pertsona publikoa izatea"

Portugaleteko futbol taldeak hiru sexu erasorengatik kondenatua izan zen Paul Abasolo fitxatu du denboraldi honetarako. Indultua eman zion Abasolori Zapateroren gobernuak. "Erasotzailearen kontrako" protesta eta ekimenak martxan ditu Portugaleteko Mugimendu Feministak. Guztiaren berri eman digu Edurne Eguzkitza Mugimendu Feministako kideak.

Loading player...
|2016/08/16
"Errefuxiatuen egoerari zapore gozoa jartzen jarraituko dugu erasoak eraso"

Igandean Chiosen duten sukaldera sartu, bertan zuten janaria lurrera bota eta atea zigilatu zieten. Zaporeak proiektukoek egunero 1300 bat jatordu prestatzen dituzte boluntarioki errefuxiatuentzat. Martxoan joan ziren Donostiako proiektuko lagunak bertara. Oraitz Garciak kontatu digunez, irlan bertan dauden boluntarioek lagundu zieten guztia garbitu eta 1300 otorduak prestatzen. Igandean bazkaltzen ematearekin argi utzi zuten ez dituztela geldituko.

Loading player...
|2016/08/12
Argi kutsadurarik ez dagoen leku batera joan eta gozatu izar iheskorrez

Urteko izar iheskorrik ezagunenak, Pertseidak, ikusgai dira berriz ere abuztuaren 22ra arte. Lurrak Swift-Tuttle kometaren orbita zeharkatu eta honek utzitako partikulen arrastoak izar iheskor bilakatzean ikusten ditugu. Pertseidak zer diren eta nola behatu behar ditugun azaldu digu Idoia Mujika Eureka! zientzia museoko kideak.

Loading player...
|2016/08/12
Goizuetako jaietan dena pasatzen da egoki!

Nahiz eta igandeko txupinazoarekin hasiko diren Goizuetako jaiak, bihar bertan gazte eguna izaki festarik ez da faltako Nafarroako herri polit honetan. Bere hamargarren urteurrenean, Amabirjin Jaiei hasiera emanen die abesbatzak. Abuztuaren 18ra arte luzatuko den festaren berri eman digu Zuriñe Lujanbio hautetsiak.

Loading player...
|2016/08/11
Gora Tafallako festak!

Larunbatean hasiko dira Tafallako jaiak eta hilaren 20ra arte luzatuko dira. Haizea Lizarbe zinegotziak galtzak bete festa izango ditu datozen egunetan. Txupinazoa aurten dantzariek eta peña batek jaurtiko dute. Senidetuta dauden Baigorriko herria gonbidatu dute. Bai al dakizu nola janzten diren tafallarrak jaietan?

Loading player...
Orria 129/ 178