|2016/07/26

Lezo, Errenteria, Barakaldo y Getxo han sido noticia este fin de semana, y otra vez más se han denunciado agresiones machistas. "La violenca hacia la mujeres es reflejo de la discriminación que sufrimos" a dicho Karmele Ozaita del Centro Asesor Argitan de la Mujer de Barakaldo," lo único postivo es que ahora se denuncia".

Loading player...
|2016/07/22
Ardi paparrazzitik RAP feministara

Ongi irakurri duzu. Ardi paparazzia, Faroe irletan gertatu da, Google Street View iritsi ez eta ardi bati jarri diote kamera. Hori eta bertze hainbat kontu aipatu ditugu gaur Ion Telleriarekin denak ere naiz+ atarian aurkituko dituzuenak.

 

Loading player...
|2016/07/22
Suitzako txokolatea? Oñatikoa ederragoa!

Oñatik txokolatearekin izan duen harremana ikus eta entzun dezakegu garai batean Orbea txokolate fabrika izan zen interpretazio zentruan. 400 urte baino gehiagoko harremana izan du Debagoienako herri honek garai batean esklusiboa, eta egun guztion gustagarri den txokolatearekin.



Loading player...
|2016/07/20
Geldi! Ez mugitu! Pokemon bat daukazu ondoan!

Txantxa dirudi, baino ez da. Sareak kolapsatu egin dira, atxilotuak eta hildakoak. Pokemania geldiezina da, milaka lagun ari da Pokemon ehizan. Hainbestekoa da kaosa, poliziak ere aholku sorta bat zabaldu duela "ez gidatu Pokemon ehizan ari zaren bitartean" zabaldu du sare sozialetan.  Zergatik du arrakasta aplikazio honek?  Segurua al da? Gure pribatasunean eraginik badu? Duda guztiak argitu ditugu laborategia.eus-eko Dabid Martinezek. 

Loading player...
|2016/07/18
"Errespetua sustatzen dugu gure ikasleengan eta jarrera hori eskatzen dugu gure Ikastolentzako"

San Ferminetan jaso du azken erasoa Tuterako Argia ikastolak, denbora gutxian pairatutako hirugarrena izan da hau. Josu Reparaz Nafarroako Ikastolako Elkarteko zuzendariarekin hitz egin dugu, irmoki gaitzesi du ikastolan gertatutakoeta eta kezka handia nabarmendu du.  

Loading player...
|2016/07/18
Zentsura eta gero #kaliadanonada ekimena martxan Lekeition

"Beti esaten digute emokumeoi nolakoak izan behar dugun" esan du gurean Nere Etxeberriak gurean Potxuak Martxan marraztutako muralaren inguruan galdetuta. Horregatik egin zutela murala "gustora egon behar dugu gure gorputzekin". Ez du horrela pentsatzen Lekeitioko udaletxeak, inolako ohartarazpenik gabe ezabatu egin baitu murala, ondoren, argudiatu du arrazoiak paisajistikoak direla. Potxuak Martxan #kaliadenonada ekimena prestatzen ari da

Loading player...
|2016/07/14
 "Donostiako metro pasantearen galdeketa-emaitzak jakin arte, Diputazioak finantzazioa eten beharko luke"

EAJk Donostian eraiki nahi duen metro-pasantea geldiarazteko ia 9000 sinadura bildu ditu Satoralaiak plataformak. Sinadura horiek Gipuzkoako Aldundian entregatu ditu, pasanteari buruzko herri-galdeketa bat eskatzeko. "Metroa ez da beharrezkoa. Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruko prozesu partehartzaile bat eskatu diogu Giguzkoako Diputazioari" esan du Mikel Alavarez plataformako kideak gurean. Bildutako sinadura horiek ere Jaurlaritzara bideratuko dira.

Loading player...
|2016/07/13
Idoia Arraiza: “Beldurrak aldez aldatu behar du, erasotuetatik erasotzaileetara”.

Aurtengo San Ferminetan izan diren sexu erasoei buruz, eta hauen aurrean gizarteak eman duen erantzunari buruz jardun dugu Bilgune Feministako eta Farrukas kolektiboko Idoia Arraizarekin. Besteak beste, azpimarratu digu jaietan gertatzen dena ez dela kasualitate bat, normalizatuta ditugun jarrera eta ikusmoldeen ondorioa baizik.

Loading player...
|2016/07/11
Aitziber Eugi (Iruñea Antiespezista): “Urte batzuetara esan ahal izango dugu jaietan animaliak erabiltzea bukatu dela, oso zaila izan arren”.

Antiespezismoari buruz eta jaietan animaliak erabiltzeari buruz hitz egin dugu Aitziber Eugi, Iruñeko Ekintza Antiespezistako kidearekin. Azaldu digu Euskal Herrian jaietan animaliak erabiltzeko ohitura oso errotuta dagoen arren, animalien eskubideei buruzko geroz eta kontzientzia handiagoa dagoela.

Loading player...
|2016/07/08
Ahoztar Zelaieta: "Panamako Paperetan ikuspuntu ideologiko ezberdinetako euskal herritarrak egon arren, talde kontzientzia dute eta talde bezala egiten dute lan"

Lakuan egondako kargu bat, EAJren finantziazio kontuetan pisua duten abizenak, Nafarroako Opus Deirekin lotura dutenak... Oso anitza da Panamako Paperetan agertzen diren Euskal herritarren perfila. Zelaieta kazetariaren esanetan, "klase borrokan ari den elite finantziero, ekonomiko eta politiko" bateko kideak dira paperetan agertzen diren euskal herritarrak.

Loading player...
Orria 131/ 178