Bihar ospatuko da Hizkuntzen Eguna Europan, eta horri begira jarri da Elhuyarreko Klara Ceberio gurean. Zenbait hizkuntza gutxituren egoera digitala hobetzeko DLDP Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Proiektuaren berri ekarri du.
Bihar ospatuko da Hizkuntzen Eguna Europan, eta horri begira jarri da Elhuyarreko Klara Ceberio gurean. Zenbait hizkuntza gutxituren egoera digitala hobetzeko DLDP Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Proiektuaren berri ekarri du.
Aste honetan, prentsaurrean agerraldia egin dugu UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak.
Interneteko edukien eskalaren tamainak gainditu egiten gaituela uste du PuntuEUS Fundazioko Josu Waliñok.
Azken boladan izandako elkarrizketa batzuetan deskubritu du Leire Narbaizak jende askok ez dakiela zer den euskara batua.
Wikipediari buruz hitz eign du Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok gurean.
Kataluniako zurrunbiloaren barnean, izaera politikoko auzia den heinean, hizkuntzaren auzia ere tartean dagoela uste du Manex Agirrek.
Ikasturtea hastear da AEK-ko euskaltegietan, dagoeneko matrikulazioa zabalik dagoela adierazi du Mertxe Mugikak gurean.
Pirinioetatik edo Mediterraneotik bueltan Nafarroan sartuz gero, "Navarra Comunidad Foral" dioten kartelak topatzen direla salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak. 015ean, aldaketa politikoa iritsi zen Nafarroara. Beraz, Gobernu berriari eskatu zitzaion kartel horiek euskaraz ere jar zitezela.
Oporretako itzuleran, Donostia ospitaleko larrialdi zerbitzuetan hiru urteko alabarekin izandako gertaera salatu duen gurasoaren kasuarekin egin du topo Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik. Hala ere, gertaera horretan arreta jarri ordez, egiazko eztabaidara jo du.
Garabide Elkartean hizkuntza lankidetza egiten dute, baina Maialen Sobrinoren arabera, horretarako ez dago urrutira joan beharrik. Europan bertan badaudelako hizkuntza gutxiagotu ezezagunak euskararen biziberritze esperientziatik edateko egarriz.
Irakurriena