Herri Lanetako arduradun batek ez zirela aldatuko erantzun zuen, hondatutakoan bakarrik berrituko zirela, eta orduan ere erdara hutsean jarriko zirela. Horren ondoren, Herri Lanetako kontseilari Manu Aierdi atera zen esatera baietz, kartel horiek berrituko zirela, eta ele bitan jarriko zirela, eta epe bat ere jarri zuen: 2017ko hasierako hilabeteetan egingo zela, baina oriandik ez dute kartelik aldatu.