Josu Labaka UEMAko lehendakariak azaldu duenez, kezkatuta baitaude osasun etxeetan euskaraz aritu nahi duten herritarrek dituzten oztopoekin. Hala, gogorarazi du administrazioari herritarren eskubideak bermatzea dagokiola, eta horretarako bitartekoak jartzea. Areago, hori guztia bideratzeko euskara plan bat onartuta duenean erakunde publikoren batek, Osakidetzaren kasuan bezala.