Manex Agirre
Manex_agirre2
"Norabide-erakusle da Katalunia, gurean hain errepikatua den hizkuntza-aktibazioan"

Kataluniako zurrunbiloaren barnean, izaera politikoko auzia den heinean, hizkuntzaren auzia ere tartean dagoela uste du Manex Agirrek.

Loading player...
2017/09/19 12:05

Besteak beste, mossoen nagusiak kazetari bat esaldi bakarrarekin igelak miazkatzera bidali zuenekoaz oroitu da. Urriaren 1eko erreferendumerako kanpaina bete-betean, Plataforma per la llengua-k, Katalunian normalizazio-kontuetan dagoen erakunde nagusiak, kolpea jo du mahai gainean, Agirreren arabera. “Un estat a favor” kanpaina jarri dute martxan, ohi duten bezala, txukun, baina irmo. Argudiaketa landuarekin: katalana Europan hizkuntza ofizialtzat har dezaten oztopoak jartzen dituen estatu baten aurrean, hala onartzeko bidea zabalduko duen estatu bat nahi dute. Eta ispilu horren aurrean jartzeko gonbita ere egin du Agirrek.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

 

 
Loading player...
Loading player...


Altsasuko gazteen kasuak zauri sakona eragin du euskal jendartean eta Info7 Irratian injustizia honen gertuko jarraipena egin dugu hastapenetik. Horren erakusle da guztia hasi eta hilabate eskasera Altsasun bertan egin genuen irratsaio-berezia, helburu nagusia zuen saioak. Momentuan hainbat hedabidek zabaltzen zuten Altsasuko irudi iluna ezeztatzea. Maiz hitz egin dute Altsasuko Gurasoek Info7 Irratian. Hau da, azken elkarrizketa