Gipuzkoako Batzar Nagusietako alderdi guztiek babestuta, datorren urtearen hasieran bidesaria ordainduko dute Gipuzkoan N1 errepidea igarotzen duten kamioilariek. Aipatu diren argumentuak "gezur hutsak" direla adierazi du HIRU sindikatuko Jaione Ugaldek. Bertako garraiolariek egunean behin baino gehiagotan pasa behar izaten dute N1 errepidea, eta beraz hemengoak izango direla kaltetuena azpimarratu du. "Garraioa sektore estrategikoa den gisan, sektorearen alde benetan inplikatzeko" eskatu die HIRUko bozeramaleak.
Lo + leído