Garoñako Kontrako Foroko Patxi Alañak ohartarazi du Fukushimako zentral nuklearraren generaziokoa dela Garoñan dagoena. "Belgikan hori ikusirik zentral nuklearra ixtea erabaki zuten, eta hemen interes alderdikoi eta oligarkengatik" ez dela ixten salatu du. Iñigo Urkulluren Gobernuak egin dezakeen guztia azpimarratzeaz gain, herritarrek eta udalek Iberdrolarekin dituzten kontratuak eten eta "konpainia garbiekin" kontratuak egitera animatu ditu, "horrek presio" egiten duelako.
Lo + leído