|25/01/2017
Café y periódicos con Martin Garitano
Loading player...
|25/01/2017
Funky breaks doinuak nagusitu dira Revolutionary Grooves saioan

Revolutionary Grooves saioan funky breaks doinuak nagusitu dira, artista eta talde hauekin: Miguel Lopez, Gordons War, Kaygees, Cold Blood, Lee Field, Tempo, F.B.I., Jimmy Douglas, Breakestra, T3 radaiance, Melvin Rodinson, John Grey, Osaka Monorail, Orange Krush, Cotton Candy…

Loading player...
|24/01/2017
Mikel Otero: "Kalean burrunba eta erakundeetan ekintza zehatzak behar dira zentralaren behin betiko itxierarako"

Bihar elkartuko da Espainiako Segurtasun Nuklearreko Batzordea Garoñako zentral nuklearraren aztertzeko. Gaur Batzordea zentrala irekitzearen alde dagoela dioen dokumentua zabaldu da. EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok azaldu du "irizpide teknikoetan baino, irizpide politikoetan" oinarritzen dela txostena. Batzordea PPk izendatutako hiruk eta PSOEk izendatutako bik osatzen dute. "Kalea aktibatu eta euskal erakundeek ekintza zehatzak egiteko" proposamena du EH Bilduk, eta horiek aipatu dizkigu Oterok.

Loading player...
|24/01/2017
Hezkuntza eredua adostu ezina, argindarraren garestitzea eta aniztasun funtzionala

Halabediko Igor Goikolea eta Esan Erran irratiko Lur Gil batu dria gaurko irratien tartera eta Arabako zein Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri dute.

Loading player...
|24/01/2017
90. hamarkadako "trikipop" fenomenoa

Euskal kantugintza atalean trikitixari erreparatzen diogu Maixa Lizarribarrekin. Gaurkoan, 90 hamarkadan zentratu gara "trikipop" bezala ezagutu zen fenomenoa aztertzeko. Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider, Imuntzo eta Beloki, Gozategi...diskoen urtea ere izan zen.

Loading player...
|24/01/2017
"Ez dira transexualak, neskak eta mutilak baizik"

Chrysallis-en kanpainak errealitate bat jarri du begien aurrean, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak daudela. Eta horrekin batera transexualitateak beste galdera bat eginarazten digu, genitalek ez badute generoa eraikitzen, nola eraikitzen da generoa? Zeren arabera gara emakume eta gizon? Ana Ramirez de Ocariz eta Elena Jimenez sexologoekin hitz egin dugu.

Loading player...
|24/01/2017
Zein dira Elkargoak eman beharreko hurrengo urratsak?

Eneritz Zabaleta eta Goizeder Taberna batu ditugu tertulian Euskal Elkargoari begira jartzeko. Lehendakaria izendatu berritan zein dira eman beharko dituzten hurrengo urratsak? Zein dira erronka nagusiak?

Loading player...
|24/01/2017
Urte berriari erritmo gordina jarri dio Burdinola heavy metal irratsaioak

Nazioarteko nobedadeen artean, Brasilgo Sepultura taldearen "Machine Messiah" diskoa izan dute protagonista. Deserted Fear, Anaal Nathrakth, Darkend eta Abductum banden berriena ere eskaini dute

Loading player...
|24/01/2017
"Hizkuntza jakin eta erabiltzea balio bat da bi planotan, batak bestea gabe, zentzurik ez"

Hizkuntza baten berreskurapenaren eskemaz Txepetxek egindakoa ekarri du gogora Manex Agirrek: ezagutza, erabilera, motibazioa. Hizkuntzen hiru dimentsio omen dira horiek, hiztunon barruan daudenak, elkar elikatzen direnak eta bizirauteko zein indartzeko funtzioa dutenak.

Loading player...
|24/01/2017
¿Son los campos de fútbol espacios de impunidad para el machismo?

Las instituciones de Nafarroa han mostrado el “más absoluto rechazo” a la pancarta exhibida el domingo por aficionados sevillistas en apoyo a ‘El Prenda’, uno de los detenidos por la violación en grupo a una joven madrileña en sanfermines.

Loading player...
Página 393/ 458