|24/06/2016
Quark: Lau elementu berriren izenak taula periodikoan

Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala.

Loading player...
|10/06/2016
Quark: Down sindromea dutenentzako lehen terapia farmakologikoa garatu dute

Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea duten pertsonekin eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu. Bartzelonako Medikuen Itsas-Ospitaleko eta Erregluazio Genomikoaren Rafael de la Torrek eta Mara Diersenek zuzendu dute ikerketa, eta lehen aldiz erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela Down sindromea duten pertsonentzat.

Loading player...
|03/06/2016
Quark: mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten die

AEBetako gobernuak bultzatutako ikerketa batek hautsak harrotu ditu. Izan ere, mugikorren erradiazioak sagu eta arratoiei minbizia eragiten diela ondorioztatu du ikerketa honek. Nahiz eta 2017ra arte luzatuko den azterketa zabalago baten parte izan, lehen emaitzen berri ematea erabaki dute, gaiak gizartean interes handia eragiten duela aintzat hartuta. Interesa ez ezik, ordea, kezka ere eragin du, eta baita galderak ere adituen artean.

Loading player...
|19/05/2016
Quark: Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara egindako migrazioen ebidentziak

Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara migratu zutela erakusten duen ebidentzia bat aurkitu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko ikertzaileek. Errumanian aurkitutako gorputz baten hortzetako DNA aztertuta (zehazki, hortzetako genoma mitokondriala), eta ikusi dute gaur egun Afrika iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela. Eta, beraz, Errumaniako gizaki hau bertakoen arbasoa dela ondorioztatu dute.

Loading player...
|13/05/2016
Quark: CAF-Elhuyar sariak banatu dira

Badira 20 urte baino gehiago CAF-Elhuyar sariak antolatzen direla, eta urtero bezala, duela gutxi banatu dira. Helburua: zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara eramaten dituzten artikuluak, kazetaritza lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzea eta bultzatzea. Hori guztia zertarako? Zientzia gizarteratzeko eta horrela gizarte kritikoago bat sortzeko. Quark saio honetan, kategoriaz kategoria, aurten nabarmendu dituzten lanak jaso ditugu.

Loading player...
|07/05/2016
Quark: Artizarra eta Akatsuki

2010ean, Japoniako Espazio Agentziak, JAXAk, zunda bat bidali zuen Artizarra esploratzera, Akatsuki iznekoa, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan geratu zen. Baina 2015ean japoniarrek berreskuratu zuten zunda eta Artzarrarera bideratu zuten. Orain hasi da zunda emaitza zientzifikoak ematen.

Loading player...
|29/04/2016
Quark: emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkortasun handieneko garaian, erditzea errazteko

Zuricheko unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkortasun handieneko garaian, erditzea errazteko, gero berriz estutzen da adinean aurrera egin ahala ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. Pelbisa zabaltzen dela bagenekien, baina orain arte, ezin izan da ongi neurtu pelbisaren forma nola aldatzen den bizitzan zehar, orain aldiz, Zuricheko ikertzaileek, 3 dimentsikoko ezken irudi teknologiei esker hori neurtu ahal izan dute.

Loading player...
|22/04/2016
Quark: oroitzapenak garunean errepikatu eta lekuz aldatzen dira, memoria sendotuz

Londreseko Unibertsitatean ikerketa bat egin dute eta ikusi dute ekintza bat egin ondoren atseden hartzean garunean oroitzapenak errepikatu egiten direla, eta jarraian, garuneko beste leku batera eramaten direla. Ikerketaren emaitzek erakusten dute bizitzako esperientziak garunean errepikatzea garrantzitsua izan daitekeela oroimena sendotu eta etorkizunean oroitzapenak azkar berreskuratu ahal izateko. Alzheimerra eta bestelako gaitz amnesikoak ulertzeko gakoa izan daiteke fenomeno hori sakon aztertzea.

Loading player...
|15/04/2016
Quark: bideojoko baten bitartez ebatzi dute problema kuantiko bat

Kuantikaren ikertzaile batzuek problema bat askatu nahi zuten: zehazki, jakin nahi zuten laser batek zer abiaduratan mugiaraz dezakeen atomo bat potentzial baten barruan haren egoera kuantikoa aldatu gabe. Soluzioa bilatzeko, behintzat, parametroen konbinazio pilo bat aztertu behar dira. Eta hori, ustez, ordenagailu erraldoi baten lana da, baina beste aukera bat bururatu zaie Danimarkako Aarhus Unibertsitateko ikertzaile batzuei: Quantum Moves bideojokoaren itxura eman diote problemari.

Loading player...
|08/04/2016
Quark: insomnioak garuneko komunikazio sareen kalteekin lotura du

Insomnioa oso ohikoa den arren, honen arrazoiak eta ondorioak argitu gabe daude oraindik. Bide horretan, 'Radiology' aldizkarian argitaratu duten ikerketa batek erakutsi du insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dutela. Materia zuria funtsezkoa da garunaren funtzionamendurako, izan ere, neuronen axoiez osatutako zuntz luzeek osatzen dute materia zuria, eta zuntz horiek garunaren alde desberdinak konektatzen dituzte.

Loading player...
Página 9/ 11