|30/12/2016
Quark: 2016ko albiste zientifiko nabarmenenak

Nature eta Science zientzia-aldizkarien iritzietan oinarrituta, 2016ko albiste zientifiko nabarmenen zerrenda ekarri digu Elhuyarreko Ana Galarragak.

Loading player...
|23/12/2016
Antimateriak xurgatzen duen argia neurtu dute lehenengoz

Antimateria-atomo batek zer argi xurgatzen duen neurtu dutela lehen aldiz, CERNeko ikertzaileek ikertu dute Quark saioan. Urteak zeramatzaten hori lortu nahian, eta ikertzaileek aldarrikatu dute neurketa honek ate garrantzitsu bat irekitzen duela antimateria ikertzeko.

Loading player...
|16/12/2016
Landareentzat kaltegarriak diren onddo eta bakterioen onurak

Hainbat mikroorganismo kaltegarrik landareen hazkuntza sustatzen duten konposatuak igortzen dituztela esan dute Quark saioan.

Loading player...
|09/12/2016
Quark: yo-yo efektua

Dieta egin ondoren, oso ohikoa da berehala hartzea galdutako kiloak edo baita gehiago ere. Orain, saguekin egindako esperimentuetan, gakoa hesteetako mikrobioman egon daitekeela argitu dute Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek.

Loading player...
|25/11/2016
Quark: Dinosauro baten lehen garun fosildua topatu dute

Elhuyareko Quark saioan Sussexen, Ingalaterran, duela hamar urte baino gehiago topatutako fosil berezi bat dinosauro baten lehen garun fosildua dela baieztatu dutela aipatu dute.

Loading player...
|18/11/2016
Quark: Zalantzak kosmologian

Elhuyareko Quark saioan kosmologoak kezkatuta daudela azpimarratu dute. Azken ikerketa batek zalantzan jarri du unibertsoaren hedapena azkarragoa denik.

Loading player...
|11/11/2016
Quark: CAF-Elhuyar sariak 2017

Elhuyarreko Quark saioan, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea diren CAF-Elhuyar sariak aipatu dituzte.

Loading player...
|04/11/2016
Quark: Bisonte europarra

Elhuyareko Quark saioan bisonte europarraz hitz egin dute. Garai batean basa abere bikain hau, Europako hostozabalen baso misto epeletan Ozeano Atlantikoaren  bazterretik  Asiako mendebalderaino zabaltzen omen zen.

Loading player...
|28/10/2016
Quark: ExoMars misioa, Marterako bidean

Elhuyareko Quark saioan Exomars misioaz ari dira. Europa eta Errusiako Espazio Agentziek bi helburu zituzten misioarekin: satelite bat Marteren orbitan eman eta modulo bat Marteren azalean kokatu.

Loading player...
|01/07/2016
Quark: froga nuklearretatik mende erdia igaro denean, Bikini Uhartean bizitzeko baldintzarik ez dago

Duela 50-60 urte, AEBek 67 froga nuklear egin zituzten Marshall Uharteetan (Australiako ipar-ekialdean). Horietako irla bat da Bikini, bi zatiz osatutako bainujantzi ospetsuari izena ematen diona. Garai hartan, probak egin aurretik, uharte batzuk jendez hustu zituzten, gerora itzultzeko aukera izango zutela aginduta. Alabaina, gaur egun oraindik hutsik jarraitzen dute, probek askatutako isotopo erradiaktiboak osasunerako kaltegarriak baitira. Denbora igaro ahala, itzultzeko eskaerek indarra hartu dutela-eta, Columbia Unibertsitateko ikertzaileek sei uharteetako gamma erradiazioa neurtu dute, emaitza kezakagarriekin.

Loading player...
Página 8/ 11