|01/04/2016
Quark: munduko genomarik txikiena duen zelula sortu dute

473 gene. Horiek dira bakterio batek bizirik irauteko eta ugaltzeko behar dituen gutxieneko geneak. Hala frogatu du Craig Venteren taldeak 'Science' aldizkarian argitaratu duen ikerketan. Laborategian sortutako zelula honi Syn3.0 deitu diote, eta bizitzaren oinarria ezagutzeko bidean mugarri garrantzitsua jarri dutela esan dute ikertzaileek.

Loading player...
|25/03/2016
Quark: bakterio plastikojalea aurkitu dute

Ur botilen plastikoaren eta egunero asko erabiltzen ditugun beste hainbat materialen oinarria den PET (polietilen tereftalatoa) jaten duen mikroorganismoa aurkitu dute. Azkar esanda, orain arte ustez biodegradagarria ez zen material bat orain biodegradagarria izan daitekeela dakigu.

Loading player...
|18/03/2016
Quark: hezurren osineko hominino famatuak neandertalen lerrokoak zirela erakutsi du ikerketa berri batek

Hezurren Osineko fosilen DNA nuklearra aztertuta, ondorioztatu dute duela 430.000 urteko gizaki haiek ahaidetasun handiagoa zutela neandertalekin, denisovarrekin baino. Aurrez, DNA mitokondrialaren analisi batek kontrakoa iradoki zuen. Ezusteko emaitza izan zen, hezurren morfologia neandertalenaren oso antzekoa baitzen. Orain, DNA nuklearraren analisiak neandertalen lerrokoak zirela berretsi dute.

Loading player...
|11/03/2016
Quark: nola gordetzen da gure memoria?

Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morrisek jasoko dute aurtengo Brain Prize saria, memoriaren mekanismoak ikertzeagatik. Milioi bat euroko saria dela jakinda, erraz uler dezakegu 2011tik Danimarkako Grete Lundbeck Fundazioak (Europako Garunaren Ikerketaren Munduko  fundazioak) urtero banatzen duen Brain Prize honen garrantzia. Oinarrian, esan daiteke neuronen arteko konexio indartuetan gordetzen dela memoria. Baina zer gertatzen da gure garunean guk gauzak gogoratzeko?

Loading player...
|26/02/2016
Quark: 3D inprimagailuarekin giza belarria sortzea lortu dute

Giza hezurrak, kartilagoak eta giharrak sortzeko gai den 3D inprimagailu bati esker, giza belarri bat eta matrailezur bat sortu dituzte. Oraindik transplantatzeko modukoak ez diren arren, orain arte giza organoen inpresioarekin zeuden zailtasunak gainditu dituzte AEBetako Wake Forest Unibertsitateko bio-ingeniariek.

Loading player...
|19/02/2016
Quark: Neandertalek gugan utzitako herentzia genetikoaren eragina osasunean

Jakina da gaur egungo europarrok eta asiarrok Neandertalengandik heredatutako geneak ditugula gure DNAn. Zehazki, genomaren %1.5-4 en artean da jatorriz Neandertalena. Orain, herentzia genetiko horrek europarron osasunean duen eragina aztertu dute, eta ondorioztatu dute erlazioa dutela zenbait gaixotasun neurologiko, psikiatriko, immunologiko, dermatologiko eta zirkulatorioekin.

Loading player...
|12/02/2016
Quark: uhin grabitazionalak errealitate bat direla konfirmatu da

Duela 100 urte Einsteinek iragarritako uhin grabitazionalak existitzen direla baieztatu du LIGO erakundeak. Einsteinen esanetan masa duen edozer gauzak, mugitzean, inguruko espazio-denbora deformatu egiten du, uhinak sortuta. Mende bat pasa behar izan da uhin horiek detektatu ahal izateko, baina aurkikuntza honen garrantzia kontuan hartuta, Nobel saria irabaziko duela diote, espazioa ikertzeko aurrerapauso handia da-eta.

Loading player...
|05/02/2016
Quark: toxikotasun azterketak animaliarik gabe

Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileen arabera, toxikotasun azterketetarako ez da beharrezkoa animaliarik erabiltzea, aski da zelulak erabiltzea.

Loading player...
|29/01/2016
Quark: Caltech institutuko astrofisikariek 9. planeta bat egon daitekeela iragarri dute

Plutonek Eguzki Sistemako 9. planeta izateari utzi ziola 10 urte bete direnean, benetako 9. planeta bat egon daitekeela iragarri dute. Izan ere, Mike Brown-en taldeak Eris astroa aurkitu zuen 2005ean, Neptuno baino urrutiago, eta ikusi zuten Eris Pluton baino handiagoa zela. Orduan piztutako eztabaidaren harira heldu da iragarpen berri hau.

Loading player...
|22/01/2016
Quark: ustez, LIGO erakundeak uhin grabitazionalak detektatu dute

Grabitatearen indarrak masak elkarrengana erakartzen dituela badakigu. Baina nola trasmititzen da indar hori? Nola jasotzen du nere gorputzak planetaren erakarpen indarra?

Loading player...
Página 10/ 11