Badira 20 urte baino gehiago CAF-Elhuyar sariak antolatzen direla, eta urtero bezala, duela gutxi banatu dira. Helburua: zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara eramaten dituzten artikuluak, kazetaritza lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzea eta bultzatzea. Hori guztia zertarako? Zientzia gizarteratzeko eta horrela gizarte kritikoago bat sortzeko. Quark saio honetan, kategoriaz kategoria, aurten nabarmendu dituzten lanak jaso ditugu.