Euskaraz aritzeagatik barkamena eskatzeari utzi behar diogula uste du Leire Narbaizak.
Euskaraz aritzeagatik barkamena eskatzeari utzi behar diogula uste du Leire Narbaizak.
Joan den ostegun goizean, Ertzaintza eta Iberdrolako langileak Gasteizko Errekaleor auzora sartu ziren, argindarra moztera.
Euskararen bueltako albisteei gehitxo erreparatzen diela esaten diote AEK-ko Mertxe Mugikari, eta aitortzen du hala dela. Gaur, besteak beste, kanpotik Euskal Herrira etorritako bi lagunen kasuak aipatu ditu. Bateko protagonistentzat, euskara arazoa izan da aurrera egiteko.
'Hizkuntzen munduan gozatu' gida argitaratu dute Bizkaiko hainbat udalek eta Alkarbidek elkarlanean, Bizkaiko milaka etxetara bidaliko dutena. Iñaki Eizmendik gurean esan duenez, hizkuntza aniztasunarekin gozatzeko aukera izango dute etxe horietako haurrek.
Katalanezko eta euskarazko zinemagintzaz hitz egin du Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak gaurkoan. Izan ere, 1999. urtean egin omen zuten Katalunian manifestu bat, filmak katalanera bikoiztearen eta azpititulatzearen alde.
Nafarroako hainbat udalek eremu mixtoan sartzeko egindako eskaera zein igandean Senperen ospatutako Herri Urrats festa ekarri ditu gogora Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.
Gerson Acosta Salazar, Kitek Kiwe Babesguneko buruzagi nasa hil zuten joan den apirilaren 19an, eta haren oroimenez hitz egin du Garabideko Juan Luis Arexolaeiba Gatxi-k.
Islandierari buruzko albiste batek hedabideetan izandako oihartzuna ekarri du gogora Azkue Fundazioko Amaia Ocerinek. Islandierak, Europa mailako hizkuntzen aldean, garapen teknologikoari dagokionez, sostengu teknologiko gutxi duela ondorioztatu baitu txosten batek.
Hego Euskal Herrian, behin eta berriz esaten omen da euskara goraka doala.
250 lagun baino gehiago elkartuko dira gaur eta bihar Lasarte-Oriako Udaltop jardunaldietan.
Lo + leído