Eleaniztasunaren barnean euskal hiztun izateko aukera iruditzen zaio hori Eizmendiri. Eleanitzak izaten laguntzeaz gain, gurasoek ere susta dezaketelako euskaraz ongi aritzeko ohitura haurrengan. Euskaraz ez dakiten gurasoen kasuan, berriz, Eizmendik uste du lagun dezaketela seme-alabek euskara erabiltzeko aukera izaten.