Garabideko kideek, 2011ko azaroan Caucara egindako bidaian, Nasa Üus elkarte indigenak gonbidatuta, Reasentamientos izeneko kabildoak bisitatu zituzten eta Acosta ezagutuzuten Kitek Kiwera iristean, orduan ere bertako agintaria baitzen. Harrera egin zien eta bere herriak bizi izandako sufrimendua kontatu. Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillek sinatutako bake akordioaren berri jasotzen badugu ere, berri lazgarriagoak badaudela ekarri du gogora Arexolaeibak. Hango hizkuntza paisaia nolakoa den azaldu du, ia ofizial bakarra gaztelania izan arren, 65 hizkuntza indigena existitzen delako.