|15/06/2018
“Altsasukoak euskal gazteriaren kontrako kriminalizazioan aro berri bat irekitzen du”

Ernai gazte antolakundeak herri eta eskualde mailako 20 mobilizaziotik gora antolatu ditu aste honetan zehar Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko. Atzokoak, oso jendetdsuak izan ziren. Bestak beste, Laudion, Anoetan, Gasteizen, Ondarroan, Donostian edota Gernikan egin zituen atzo manifestazioak. Gaur arratsaldean berriz, mobilizazio nagusia egin du Ernaik Iruñean eta horren harira, gazte antolakundeko bozeramale Lur Albizu elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

Loading player...
|15/06/2018
Herri-omenaldi hunkigarria egingo diote bihar Joxean Artze sortzaileari Usurbilen

Usurbildo Udalak eta herritarrek elkarlanean, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko. Omenaldi honi begira jarri gara gaurko “Gakoa” saioaren azken txanpan eta horretarako, Alaitz Aizpurua herriko Kultura zinegotzia elkarrizketatu dugu.

Loading player...
|14/06/2018
«Hil arte preso egon daitezke, ez da eperik»

Larunbatean, «Egun bat gehiagorik ez! Ion, Jakes, Xistor eta Unai etxerat!» lelopean manifestazioa egingo dute Baionan, Bagoaz! kolektiboak deituta, euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitzeko. Horren harira, Emilie Martin kolektiboko bozeramalea elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.

Loading player...
|08/06/2018
Euskoa sustatzeko eta erabiltzeko akordioa sinatu du Baionako Herriko Etxeak

Baionako Herriko Etxeak ordainketak euskotan egiteko konpromezua berretsi du aste honetan eta albistearen garrantziaz hausnartzeko, Xebax Christy Euskal Moneta elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

Loading player...
|30/05/2018
Larunbatean, Senperen, finantza ministro frantsesaren etxe atarian “piknika” egingo du Seaskak

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin hitz egin dugu gaur, Gakoa saioan. Faltan dituzten irakasle postuak aldarrikatzeko, larunbatean finantza ministro frantsesak Senperen duen bigarren etxebizitzan “piknika” eginen dutela aurreratu digu Gorostiagak.

Loading player...
Unai Apaolaza|29/05/2018
Estatus berria, edukiontziak eta herri mugimenduak

Bizi dugun jendartea likidoa dela diogu, ez duela forma konkreturik. Jendea, aurreikus ezin daitezkeen espazioetatik dabilela eta zaharkitu zaizkigun kategoriek ezin dutela atzeman, ezin dutela kontrolatu uste dugu. Klasifikazio eta fidelitate zaharretatik askaturik  libre omen dabil jendea, libre nahi duen lekura nahi duenean joateko. Fideltasun politikoa XX. mendeko kontua omen da.

Loading player...
Floren Aoiz|28/05/2018
Anabasa Espainiako Erresuman, egoera bikaina independentistondako?

Askotan aipatzen du Zizekek bere liburuetan Txinan aski ezaguna omen den esaldia, Maok berak erabili zuena, zeinaren arabera anabasaren nagusitasuna aparteko aukera gisa hartzen baita: anabasa nagusi zeru azpian, aukera bikaina! Gaurko ene gogoetak espainiar estatuaren krisiari halako ikuspegirik egokitu behar ote zaion galdera jotzen du bete betean, ditudan zalantzak agerian utzi nahian.

Loading player...
|24/05/2018
Bihar, GARAren portada zein izango den jakin nahi?

Ostegunero bezala, Iñaki Soto GARAko zuzendariak egunkariko portadan, bihar nabarmenduko dituzten albisteak aurreratu dizkigu Gakoa saioan.

Loading player...
Xabier Landabidea|23/05/2018
Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

Tartetxo baterako azken kolaborazioa izango dut gaurkoa Info7ko Gakoan, eta ez nuke agitazio eta propaganda pixka bat egiteko okasioa galdu nahi.  Hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitatearen Komunikazio sailetik antolatzen ari garen “Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta” ikastaro-mintegiari buruz hitz egin nahi dizuet gaur.

Loading player...
|21/05/2018
Pentsionistak Martxan «EAJk PPrekin adosturiko akordioak ez du lortu pentsioniston mobilizazioak apaltzea»

Pentsionisten mobilizazioek ez dute etenik. Hamaikagarren astelehenez segidan, milaka izan dira hego Euskal Herriko kaleetara irten direnak eta testuinguru horretan, Pentsionistak Martxan taldeko Xabier Isasa elkarrizketatu dugu Gakoa saioan.

Loading player...
Página 3/ 39