Larunbatean, Senperen, finantza ministro frantsesaren etxe atarian “piknika” egingo du Seaskak

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin hitz egin dugu gaur, Gakoa saioan. Faltan dituzten irakasle postuak aldarrikatzeko, larunbatean finantza ministro frantsesak Senperen duen bigarren etxebizitzan “piknika” eginen dutela aurreratu digu Gorostiagak.

Audio_placeholder

Larunbatean, Senperen, finantza ministro frantsesaren etxe atarian “piknika” egingo du Seaskak

Loading player...
Seaska: mobilisation du 30 mai 2018
Seaska: mobilisation du 30 mai 2018

Geroz eta gehiago dira ipar Euskal Herriko ikastoletan matrikulatzen diren haurrak eta eskariari aurre egiteko irakasle gehiago behar dituzte, logikoki. Zehazki, Seaskak 25 irakasle postu behar ditu datorren ikasturterako, baina Hezkuntza ministerio frantsesak bost eta erdi baino ez dizkie ematen.