«Hil arte preso egon daitezke, ez da eperik»

Larunbatean, «Egun bat gehiagorik ez! Ion, Jakes, Xistor eta Unai etxerat!» lelopean manifestazioa egingo dute Baionan, Bagoaz! kolektiboak deituta, euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitzeko. Horren harira, Emilie Martin kolektiboko bozeramalea elkarrizketatu dugu gaur, Gakoa saioan.

Audio_placeholder

«Hil arte preso egon daitezke, ez da eperik»

Loading player...
Manifestación en Donibane Lohizune por la libertad de Unai y Ion Parot, Xistor Haranburu y Jakes Esnal. (Bob EDME)
Manifestación en Donibane Lohizune por la libertad de Unai y Ion Parot, Xistor Haranburu y Jakes Esnal. (Bob EDME)

Jadanik espetxean 28 urte bete dituzten Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Ion eta Unai Parotentzat «justizia justu eta gizatiarra» aldarrikatuko du Bagoazek larunbateko manifestazioan. Emilie Martinek salatu duenez, «hil arte preso egon daitezke, ez da eperik». Horregatik da garrantzitsua larunbateko hitzordua.