|23/09/2015
"Urrezko maskorra irabazteko proposamen sendoa"

Urrezko Maskorra irabazteko faboritotzat du "Hith rise" filma Gaizka Izagirrek, hautagai sendoa dela dio. Oraingoz behintzat, Sail Ofizialeko proposamen onena. Neoliberalismoaren kritika, klase borroka...Proposamen hausarta dela nabaremendu du Izagirrek, soilik zuzendari gazte batek egin dezakeena. Soinu Banda ere aipagarria, bai musikagatik, baita ematen zaion erabilpenarengatik ere,  Buñuel edo Kubrickek egiten zuten erabilpenaren parekoa. 

Loading player...
|23/09/2015
"Jakin dugu pelikularen espiritua transmititzen"

Amama pelikularen soinu banda egin dute Jabi Pezek eta Maite Arroitajauregik elkarlanean. Azken honekin hitz egin dugu prozesuaz. Autoharparekin pare bat kantu ere jo dizkigu zuzenean, Itsasontzi baten kantuaren bertsioa eta Eusnob.

Loading player...
|22/09/2015
Ostegunean hasiko da Kortxoeneako Zinemaldi alternatiboa

Kortxoeneako kideek eta Donostiako Alkatetzak bielra egingo dute gaur arratsaldean. Hala ere, gaztetxeak elkartasun dinamikarekin jarraituko du. Zazpigarrenez antolatu dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboa Kortxoenea gaztetxean. Ostegunean hasi eta larunbata bitarte iraungo du. Okupazioa eta zinemagintza uztartuko dira aurtengo Zinemaldi Alternatiboan. Egoera berezian dator gainera aurtengoa, desalojo arriskuan. Honen aurrean kultur ekimenak indartzea erabaki dute, baita Zinemaldian ere. Ioritz Berrak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|22/09/2015
"Euskal Herri osoko ikuspegia barnebiltzen du Gure Sorlekuen bila dokumentalak"

Duela hirurogei urte Hazparnen aurkeztutako Euskal Herriari buruzko dokumentala berreskuratuz dator Josu Martinez Gure sor lekuaren bila lanean. Naziogintza lantzen duen lana da, Ipar zein Hego Euskal Herria bateratzen dituena. Arraro xamar sentitu arren, gustura agertu da Donostiako Zinemaldian aurkeztuko delako.

Loading player...
|22/09/2015
Zinemaldian egunero  3-4 pelikula ikusten duenik ere bada!

Egunean hiru-lau pelikula, hori da Zinemaldia intentsitatez bizi duten zinema zaleen bataz bestekoa. Gaizka Izagirre, Arantza Santesteban eta Asier Burgaleta zinema zaleak eta ikus-entzunezkoetan adituak diren hiru lagun gonbidatu ditugu. Kalitate aldetik aurtengo edizioa ahulagoa ikusi dute eta ausardia eskatu diote jaialdiari.

Loading player...
|22/09/2015
Asier Altuna: "Nazioarteko bi jaialditan onartu digute Amama"

Ezinbestekoa gertatzen ari da Amamari Loreak pelikularekin lotura egitea. Lotura hau eurentzat laguntza dela adierazi digu Asier Altuna zuzendariak. Nekatuta baina pozik agertu zaizkigu zuzendaria eta Iraia Elias aktorea. Donostiako Zinemaldia bai, baina ondoren zinemak bete behar direla gogoratu digu zuzendariak. Donostiatik nazioarterako bidea ziurtatua du Amamak, bi jaialditan onartu dute jada.

Loading player...
|22/09/2015
"Hazten ari den jaialdia da Zinemaldia"

Hiru edizio daramatza Maialen Belokik Donostiako Zinemaldiko zuzendaritza batzordean. Aurtengo edizioaren xehetasunak emateaz gain, jaialdiaren ibilbideaz eta euskal ekoizpenek duten lekuaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|22/09/2015
WALLS: munduan eraiki diren harresien inguruko dokumentala

[ELKARRIZKETA] Walls dokumentala Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu egin da ZINEMIRA sailean. Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren: alde bateko nahiz besteko pertsonak funtsean berdinak direla erakustea da gakoa. Erik Aznal gure kolaboratzaileak Pablo Iraburu zuzendaria elkarrizketatu du. 

Loading player...
|22/09/2015
Euskal Zinemagintzaren inguruan, Victoria Eugeniatik gaur

Gaur Kalegorrian berezia egiten ari gara Donostiako Victoria Eugeniatik. Gaur da Euskal zinearen eguna, eta guk ere gure alea jarri nahi izan dugu. Gure estudioak, Urrunatik  Donostiara  eraman ditugu. Hainbat gonbidatu pasako dira guretik...

|22/09/2015
"Nortasuna, bakardadea eta beldurrari buruzko maisulana"

Gaizka Izagirrek aitortu digu, sopresa handia eraman duela Perlak Saileko Anomalisa film honekin. Nortasuna, bakardadea eta beldurrari buruzko maisulana iruditu zaio. Stop Motion teknikaz egindako filma da, akaso, ikusle batzuentzako traba izan daitekeena; baina ez du horrela uste Izagirrek. 

Loading player...
Page 89/ 91