Ostegunean hasiko da Kortxoeneako Zinemaldi alternatiboa

Kortxoeneako kideek eta Donostiako Alkatetzak bielra egingo dute gaur arratsaldean. Hala ere, gaztetxeak elkartasun dinamikarekin jarraituko du. Zazpigarrenez antolatu dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboa Kortxoenea gaztetxean. Ostegunean hasi eta larunbata bitarte iraungo du. Okupazioa eta zinemagintza uztartuko dira aurtengo Zinemaldi Alternatiboan. Egoera berezian dator gainera aurtengoa, desalojo arriskuan. Honen aurrean kultur ekimenak indartzea erabaki dute, baita Zinemaldian ere. Ioritz Berrak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
@kalegorrian
@kalegorrian
Kortxoenea gaztetxeko kideek jakinarazi dute arratsaldeko 18.00etan bilera egingo dutela Donostiako Alkatetzarekin eta, hitzorduaren aurretik, proiektuarentzako «irtenbide integral» bat galdegin dute. EH Bilduren esanetan, Udalak borondaterik izatekotan, badago alternatibak bilatzeko aukerarik eta, ildo horretan, adierazi dute aurreko Udalak Zemoira 20ko eraikina proiektu autogestionatu batera bideratzeko aukera aztertzeko negoziaketak egin zituela Lakuarekin.