Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak elkarrekin lan egin zuten Pura Vida (2012) dokumentala zuzentzen. Arena Comunicación Audiovisual sortu zuenetik, Iraburuk mundu osoan zehar filmatu ditu dokumentalak Nazio Batuen Erakundearentzat, Manos Unidasentzat, Nazioarteko Kooperaziorako Espainiako Agentziarentzat, Bartzelonako Forumentzat edo Medicus Mundirentzat. Nomadak Tx (2006) dokumentalaren ekoizle eta zuzendarikidea izan zen. Molina Arenako ikus-entzunezko produkzio gehienen gidoigile, argazki zuzendari eta errealizadorea izan da. Desafío 14+1 (2011) programaren errealizadorea ere izan zen; Edurne Pasabán zuen protagonista eta TVEk eman zuen