|21/09/2015
Euskal pantailaren gunea

Kontseiluak Zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen duen Euskaraz bizi nahi dut film laburren lehiaketaren harira eskertza berezia jaso du Zinea.eus atariak. Bi urte daramatza atari honek Euskal Herrian ikus-entzunezkoen eremuan egiten den lana biltzen eta zabaltzen. Euren proiektuaz eta Zinemaldiaz hitz egin dugu Maialen Goñi eta Ritxi Lizartzarekin.

Loading player...
|21/09/2015
"Film sendoa da Amama"

“FILM sendoa da Amama” hala esan du Gaizka Izagirrek Asier Altunaren filmaren inguruan. Asko gustatu zaio, eta ziur da zer esan handia emango duela Sail Ofizialean lehiatuko den euskal film honek. Hitz gutxiko filma, baina irudiak garrantzi handia duena.

Baserri giroa, natura, zuhaitzak...altxor asko ditu AMAMA filmak. Entzun hemen, Gaizka Izagirreren kritika. 

Loading player...
|18/09/2015
Claudia Rankine, hiritar beltza XXI.mendean

Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak literatur proposamenak egingo dizkigu tarteka. New Yorketik bueltan, hiriaren puska batekin ez ezik Claudia Rankine poetarekin ere egin du topo. Haren Citizen liburua besapean duela etorri zaigu arrazakeriaren eta zapalkuntza hainbaten inguruko biolentzia sinbolikoak pentsamenduan dituela. Sarriugarte berak euskarara itzulitako zenbait pasarte ere entzun ditugu.

Loading player...
|18/09/2015
Pantaila handira begira jartzeko prest

Gaur hasiko den Donostiako Zinemaldiari begira jarri gara Gaizka Izagirre zinema aditu eta adiktuarekin. Bere begien bitartez gerturatuko gara egunero pantaila handira eta zazpigarren arteak eskainiko dizkigun istorietara. Aurtengo eskaintzaren laburpena egin digu, arreta berezia jarriz zenbait pelikuletan.

Loading player...
|17/09/2015
Ikusi nahi duzu "El desconocido" filma Zinemaldian?

Aurten ere Info7 irratiari esker Donostiako Nazioarteko Zinemaldira joateko aukera izango duzu! Asteartea honetan, arratsaldeko 19:30tan, Donostiako belodromoan Luis Tosar aktore galiziarra protagonista nagusi duen "El desconocido" filma ikusteko sarrerak ditugu! Hartu parte zozketan! 

|16/09/2015
Gastronomia elkartasunetik Intxaurrondon

Intxaurrondon 25. Gastronomia astean daude murgilduta. Sukaldari gazteak eta goi mailakoak Etiopiako Wukron herrian garatzen ari diren Zaporeak proiektuarekin bat egin dute. Oraitz Garciak esan digunez, "bertako elikagaiak lantzeko ahalmena ematea da proiektu honen oinarria"

|16/09/2015
Euskal musika originala al da?

Euskal kantugintzari begira jarriko gara atal honetan. Atzera begira jarri eta gure kantugintza ezagutu nahi dugu. Horretarako, hainbat lagun gonbidatuko ditugu asteazkenetan. Gaur, Andoni Tolosa etorri zaigu euskal musikaren topikoetako bat besapean hartuta: euskal musika originala da. Ideia hori desmuntatzen duten hainbat adibide ere jarri dizkigu entzuteko.

Loading player...
|16/09/2015
"Edukiak hobe ulertzeko gakoak jartzea da gure lana"

Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroa ireki berritan Ane Rodriguez bertako kultura zuzendariarekin hitz egin dugu. Proiektuaren funtzioaz, ezaugarriez eta kultura ereduez hitz egin dugu berarekin. Kortxoeneaz edota irekiera ekitaldian izandako protestaz ere galdetu diogu.

Loading player...
|15/09/2015
 Giussepe Olaizzola opera kritikoa Axtorroxako gonbidatua

Astorroxa, hala deitu diogu sintonia honen erritmoan asteartero izango dugun umore tarteari. Ilun esnatu zaigun eguna alaitu digu gaurkoan Giussepe Olaizzola opera kritikoak. Frantziatik aritu zaigu gaurkoan, bere karabanatik, operaz, kulturaz eta beste zenbait kontuz.

Loading player...
|15/09/2015
Bertsogintzaren emozioak

Kalean da Bertsolari aldizkariaren udako alea, 98.ena. Bertsogintzaren emozioak dakartza azalera oraingoan Onintza Enbeita, Odei Barroso, Amaia Agirre eta Igor Elortzari egindako elkarrizketetan. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren lana ezagutzera ematen duen erreportajea ere badakar edota Julio Soto eta Manex Agirre, Nafarroa eta Arabako txapeldunen gogoetak. Beñat Zamalloa Akizu aldizkariko koordinatzaileak aletu digu aldizkaria.

Loading player...
Page 90/ 91