"Edukiak hobe ulertzeko gakoak jartzea da gure lana"

Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroa ireki berritan Ane Rodriguez bertako kultura zuzendariarekin hitz egin dugu. Proiektuaren funtzioaz, ezaugarriez eta kultura ereduez hitz egin dugu berarekin. Kortxoeneaz edota irekiera ekitaldian izandako protestaz ere galdetu diogu.

Loading player...
Ane Rodriguez Tabakaleran
Ane Rodriguez Tabakaleran

Gustura agertu zaigu Ane Rodriguez Tabakalerako kultura zuzendaria irekiera ofizialetik egun batzuk igarota. Abiapuntua oso ona izan dela eta orain hasten dela lanaren alde polita esan digu. Argi du, edukiak jendeari gerturatzen dizkion bitartekaria izan behar duela Tabakalerak eta bi eredu bultzatu behar dituela: bata arteari lotua eta krtikotasuna bultzatuko duena eta bestea, bizimoduari lotua. Inaugurazio ekitaldian Pottors ta Klito punk musika talde feministak egindako protestaren harira esan digu, ez zutela espero baina anekdotan geratzen dela. Kultura adierazpena den einean "aldarrikatzailea izan behar du, gauzak ezbaian jartzen dituena" gaineratu du. Kortxoeneaz galdetuta, eragile askorentzat eta hiriarentzat garrantzitsua izan dela eta existitzen jarraitu behar duela iritzi dio.