|25/09/2015
Zehaztapen falta eta erritmo motela

Aspertu egin da Gaizka Izagirre film hau ikusten. "Inongo momentutan ez dut jakin izan zer nahi zuen kontatu" dio. Erritmo motela, eta interpretazioak ere ez duela gehiegi laguntzen dio bere kritikan Izagirrek. Tonu intimista erabili du zuzendariak, eta hori da filmak nabarmentzeko duena. 

Loading player...
|25/09/2015

Erik Aznal ha entrevistado a Pablo Iraburu, uno de los directores del documental District Zero. Rodado en un campo de refugiados Sirio, Maamun Al Wadi, vendedor de teléfonos móviles, es el protagonista. District Zero participa en la sección ZINEMIRA. 

Loading player...
|25/09/2015
Hip hop feminista hedatzen

Leire Lopez etorri zaigu gaur musika proposamena egitera. Urriaren 10 eta 11an Bartzelonan izango den hip hop jaialdi feminista eta antiarrazistara begira jarri gaitu, bertan ikusi eta entzun ahal izango diren hiru talde aipatuz: La Basu (EH), Boca de Baba (Katalunia) eta Krudas Cubensi (Kuba).

Loading player...
|25/09/2015
Zinemaldia barrutik argazkietan

Zinemaldiko lan taldeko kide gisa jaialdia barrutik bizitzen ari da Gari Garaialde argazkilaria. Horri esker, beste argazkilariek sartu ezin duten guneetarako sarbidea izan du eta "egin beharreko argazki" horiez gainera desberdin batzuk egiteko aukera izan du. Guri oparitu dizkigu momentu horietako zenbait.

Loading player...
|24/09/2015
"Egon hadi lo eta jango dun/k mehe"

Baserritarra beti aintzindari eta udazkenean sartu berri garen arren udaberrirako prestatzen hasiak dira, lehen tipulin landarea edo azaroko "tipula" salgai baita orain landatu eta udaberrian jasotzeko. Babarrun urtea da aurtengoa eta "beti ikasten ari gara" esaldia ere entzun diegu baserritarrei. Bertako fruta aukera zabala ere bada asteon.

Loading player...
|24/09/2015
"Lotsagarria, zentzurik gabekoa, sinestezina"

Imanol Uribek "Lejos del Mar" filma aurkeztu du Sail Ofizialean. "Lotsagarria, zinemaldian ikusitako gidoi aldrebesena" eta bestelako loreak bota dizkio Gaizka Izagirrek. Euskal Herriko gatazka du ardatz film honek, 22 urteren ostean ETAkide Santiren historioa kontatzen du, Marinarekin egingo du topo. "Pertsonaia lauak, barregarria, zentzurik gabekoa, sinestezinak diren egoerak, topikoz josia"...zer esan handia eman du Lejos del Mar filmak 63. edizioko Zinemaldian.

Loading player...
|24/09/2015
"Industriako eragile garrantzitsuek interesa agertu digute, hori Loreak eta Zinemaldiari esker da"

Urtebeteko ibilbidea egin du Loreak pelikulak eta bizirik jarraitzen duela adierazi digu Jon Garaño pelikularen zuzendarietako bat denak. Interesa agertuz jende asko gerturatu zaiela eta prestatzen ari diren proiektu berrirako finantziazio garrantzitsua lortzen ari direla ere jakinarazi digu. Euren proiektuez, Zinemaldiaz eta euskal zinemaz hitz egin dugu berarekin.

Loading player...
|23/09/2015

"El Club" filma Horizontes Latinos sailekoa da, "barrura sartzen den horietakoa" dio Gaizka Izagirrek, "nahiz eta dela 2 egun ikusi nuen, ezin dut ahantzi" dio. Pelikula, etika erlijiosoaren estolderiari buruzko kontakizun latza dela dio. Beldulgarriena ez da pantailan ikusten dena, baizik eta ikusten ez dena. Krudela eta film psikologikoa dela dio Izagirrek. Pablo Larrainen zuzendaria goraipatu egin du, munduko zuzendarien pare lehiatzeko modukoa.

Loading player...
|23/09/2015

Erik Aznal kazetariak, Josu Martinez zine zuzendaria elkarrizketatu du "Gure sorlekuen bila" dokumentalaren inguruan.  Hazparne, 1956. Ikusmin handia dago: bertako zinema-aretoan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatuko dute, euskaraz. Hurrengo hilabeteetan, Iparraldeko beste udalerri batzuetan proiektatuko dute, baita Parisen, San Frantziskon eta Dakarren ere. Laster galduko da haren arrastoa, ordea, eta guztiei ahaztuko zaie dokumentala. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.

Loading player...
|23/09/2015
Sagardoa Bidegile

Izen handiak nagusitzen dira Zinemaldian baina oharkabeago pasatzen diren hamaika ikus-entzunezko interesgarri aurkezten ari dira egunotan Donostian. Gure historiaren eta kulturaren parte den sagardoari erreparatzen dio Culinary atalean aurkeztu den honek.

Loading player...
Page 88/ 91