"Etika erlijiosoaren estolderiari buruzko kontakizun latza. Film bikaina"

"El Club" filma Horizontes Latinos sailekoa da, "barrura sartzen den horietakoa" dio Gaizka Izagirrek, "nahiz eta dela 2 egun ikusi nuen, ezin dut ahantzi" dio. Pelikula, etika erlijiosoaren estolderiari buruzko kontakizun latza dela dio. Beldulgarriena ez da pantailan ikusten dena, baizik eta ikusten ez dena. Krudela eta film psikologikoa dela dio Izagirrek. Pablo Larrainen zuzendaria goraipatu egin du, munduko zuzendarien pare lehiatzeko modukoa.

Loading player...

Lau gizon batera bizi dira, kostako herri txiki bateko etxe isolatu batean. Iraganean egin zituzten bekatuak garbitzeko bidali dituzte hara. Diziplina gogor baten mendean bizi dira, zaintzaile erne baten begiradapean. Baina bosgarren gizon bat iristean, haien errutinaren egonkortasun hauskorra etengo da. Iritsi berriak duela gutxi galdu du bere izen ona, eta haiek ustez atzean utzitako iragan bat ekarriko du berekin.

 

Pablo Larraínek 2005ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, Fuga. Haren hurrengo lana, Tony Manero (2007), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen, 2008an. Post Mortem (2010) Veneziako Sail Ofizialean lehiatu zen. Prófugos (2011) ere zuzendu du, Txilen ekoitziriko HBOren lehen telesaila. Haren azkenaurreko filma, No (2012), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen eta Oscar sarietarako izendatu zuten, atzerriko film onenaren atalean. El club filmarekin Zilarrezko Hartza lortu zuen Berlinaleko azken edizioan.