Ari izeneko 16 urteko mutil baten iniziazio-kontakizuna. Ama eta biak Reykjaviken bizi ostean, mendebaldeko fiordo urrunetara joan beharko du bueltan, bere aita Gunar-ekin bizi izatera. Hartu-eman uzkurra izango du han aitarekin, eta txikitako lagunak ere aldatuta ikusiko ditu. Giro etsigarri horretan, Arik bere bidea egiten saiatuko beharko du.
Rúnar Rúnarssonen lehen film luzea, Volcano, Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian eman zuten, bai eta Camera d’Or sarirako izendatu ere. Filma jaialdiko kuttunetako bat bihurtu zen eta harrezkero 17 sari lortu ditu. Rúnarsson film laburren zuzendari sarituenetako bat da munduan, eta haren “Crossroads Trilogy”k nazioarteko 100 sari inguru jaso ditu. The Last Farm (2008) haren film laburra Oscar sarietarako izendatu zuten.