"Urrezko maskorra irabazteko proposamen sendoa"

Urrezko Maskorra irabazteko faboritotzat du "Hith rise" filma Gaizka Izagirrek, hautagai sendoa dela dio. Oraingoz behintzat, Sail Ofizialeko proposamen onena. Neoliberalismoaren kritika, klase borroka...Proposamen hausarta dela nabaremendu du Izagirrek, soilik zuzendari gazte batek egin dezakeena. Soinu Banda ere aipagarria, bai musikagatik, baita ematen zaion erabilpenarengatik ere,  Buñuel edo Kubrickek egiten zuten erabilpenaren parekoa. 

Loading player...
Gaizka Izagirre
Gaizka Izagirre

1975. Londres mendebaldean, hiru bat kilometrora. Robert Lang doktorea bere apartamentu berrira joango da bizitzera, anonimotasun bila. Baina ikusiko du gainerako bizilagunek ez diotela bake onik emango. Inguruko gizarte-dinamika konplexuetara etsita, Langek egoerari aurre egingo dio, eta bizilagun on bihurtuko da. Bere posizioa ezartzen saiatuko bada ere, Langen modu onak eta osasun mentala eraikinarekin batera hondatuko dira. Argiak itzaliko dira, eta igogailuak geldirik geratuko dira, baina jaia ez da etengo. Jendea da arazoa. Edaria, trukerako txanpona. Sexua, panazea.


Ben Wheatley bere belaunaldiko zuzendari britainiar interesgarrienetakotzat jotzen dute. Bere film probokatzaileekin, dezente nahastu ditu bazterrak: Down Terrace (2009), Kill List(2011), Sightseers (2012) eta A Field in England (2013). Oraintsu, seigarren filma, Free Fire, amaitu berri du eta postprodukzio-fasean dauka.