|2016/05/17
La Memoria. "Memoria de cartas presas"

Desde el golpe de estado del 18 de Julio de 1936 hasta el final al menos formal de la dictadura franquista en 1978 miles de hombres y mujeres de toda clase social e ideología, fueron privados de su libertad en una represión tan sistemática como indiscriminada.

Loading player...
|2016/05/17
Euskara unibertsitatean, beldurra antzezlanetan eta denbora bankuen balioa

Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erraneko Lur Gilekin hitz egin dugu irratien tartean, eta Gasteiz aldeko nahiz Basaburua eta Ultzamako kontuak ekarri dizkigute. Ondoren, medikuntzako ikasleek graduazio ekitaldian salatutakoen harira, unibertsitatean euskarak eduki behar lukeen presentziaz hausnartu dugu tertulian Aitor Abaroa eta Itziar Arteagarekin.

Loading player...
|2016/05/17
"Nondik eta nora egin behar dira euskara biziberritzeko ahalegin berriak?"

UEU Udako Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroetan eskainiko den euskararen biziberritzeari buruzko ikastaroari begira jarri dira Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea.

Loading player...
|2016/05/16
Resumen Latinoamericano: Brasil contra el golpe, respaldo a Maduro y más temas

En Brasil, 40 mil manifestantes encabezados por el Movimiento Sin Techo marcharon este jueves contra el golpe. Asumió el Macri brasileño, Michel Temer. En Venezuela, sigue la campaña de hostigamientos al gobierno de Nicolás Maduro y miles de manifestantes lo respaldan en las calles ante el peligro de la pérdida de viviendas. En Argentina, marchas multitudinarias por la educación pública, apoyo a docentes y boleto estudiantil.

Loading player...
|2016/05/16
Ijito feministak, kale aldarrikapenen zentsura eta emakumeen ikusgarritasunerako jolasa

Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu irratien tartera eta Tolosako Espeleologia astea eta Aralarko hamalau orduen proba aurreratu ditu. Idoia Trenorrekin 'Bilgune kontari'-ren azken alea errepasatu dugu, bereziki, Maria Jose Jimenez ijito feministaren elkarrizketa nabarmenu du.

Loading player...
|2016/05/16
Joseba Agirre: "No podemos fallar porque el Barcelona no va a perdonar ni un solo punto"

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu Realak eta Athleticek Zubietan jokatu zuten derbiari. 1 eta 2 irabazita lidertzari eusten dio Athleticek. Partida aztertzeko Kirol Leihoan izan dira Joseba Agirre Athleticeko entrenatzailea, Maialen Zelaia Realeko jokalaria eta Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetaria.

Loading player...
|2016/05/16
"Euskara jakin beharraz kexatzen direnek atzerrian ez lukete hango hizkuntza ikasiko?"

Duela pare bat aste egunkari batek kaleratu zuen artikulua hartu du hizpide Azkue Fundazioko Amaia Ocerinek.

Loading player...
|2016/05/16
"Askok dute euskara museoko gai ukiezintzat, guk, ordea, erabileragatik maiztua nahi dugu"

Mitoez eta maitasun faltaz hitz egin du Leire Narbaizak gaurkoan.

Loading player...
|2016/05/13
Quark: CAF-Elhuyar sariak banatu dira

Badira 20 urte baino gehiago CAF-Elhuyar sariak antolatzen direla, eta urtero bezala, duela gutxi banatu dira. Helburua: zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara eramaten dituzten artikuluak, kazetaritza lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzea eta bultzatzea. Hori guztia zertarako? Zientzia gizarteratzeko eta horrela gizarte kritikoago bat sortzeko. Quark saio honetan, kategoriaz kategoria, aurten nabarmendu dituzten lanak jaso ditugu.

Loading player...
|2016/05/13
"Euskaraz bizitzea trasgresorea da, nahi dena hautatutako hizkuntzan egiteko aukera"

Euskaraz bizitzeko berak egindako hautu pertsonalaren esperientzia azaldu du Banaiz Bagara elkarteko Petra Elserrek. Nabarmendu du jatorri atzerritarrekoa izanik, kasu berezia izan daitekeela berea, euskararekin elkarbizi diren hizkuntzekin ez duelako harreman berezirik. Hala ere, egunerokoan euskaraz hitz egiteko ahaleginean, egoera xelebre bat baino gehiago egokitzen zaizkio. Nabarmendu du halako hautu bat egiteko barne segurtasun handia behar dela, euskaraz bizitzeko topa ditzakegun oztopoei lasaitasunez aurre egin behar zaiela, inor etsai gisa ikusi gabe.

Loading player...
Orria 94/ 144