|2017/02/13
Esta noche en La Memoria [22:00-23:00]: Programa dedicado a la liberación animal

Como todos los lunes, Info7 Irratia emite esta noche [22:00-23:00] en programa la Memoria, dirigido por Martxelo Alvarez, que hoy estará dedicado a la lucha de liberación animal.

Loading player...
|2017/02/10
"Katastrofe batek 25 minututan hartuko luke ur azpian Zangoza"

Asteon Nafarroako parlamentuan izan dira Esa Ez elkarteko bozeramaile Iker Aramendia eta Antonio Casas geologoa. Aramendiak azaldu digunez "une honetan presaren egoera jasanezina da. Magalak mugitzen jaraitzen du eta zonalde gehiagotara zabaldu da". Lanak geratu eta beharrezko ikerketak eskatzen dituzte. Bi aukera planteatu zituzten parlamentuan: urtegia hustea kota onargarri bateraino edo Zangoza ebakuatzea. Zerbait gertatuz gero, 25 minututan urak hartuko luke Zangozako herria.

 

Loading player...
|2017/02/10
Itzaletan geratu diren emakume zientzilariak
Otsailak 11an, Emakume zientzialarien  nazioarteko eguna izango da, eta horren harira, historian itzalpean lan egin duten emakume zientzialari nabarmengarri batzuen zerrenda egin dugu. Ezagutzen dituzu Lise Meitner, Marie Curie, Mileva Marik edo Rosalin Franklin?
Loading player...
|2017/02/10
Emakume zientzialariak, norma hausten

Bigarren urtez segidan emakume zientzialarien eguna ospatuko da bihar. "Nahiago genuke ospatu beharko ez bagenu" diote gurera hurbildu diren bost emakume zientzialariek. Geure buruan zientzialaria oraindik orain bata txuriko gizona iruditzen dugun arren, emakumeak euren bidea egiten ari dira. Itxasne Azpitarte, Agurtzane Urtizberea, Ostaizka Aizpurua, Elisabete Alberdi eta Ana Galarraga horren lekuko.

Loading player...
|2017/02/09
KoopFabrika, jendearen ideia eta beharrak jarduera ekonomikora pasaz

Olatukoopeko lagunekin Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz abiatu dugun tartean gaur KooFabrika programa ezagutu dugu, Gipuzkoako Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean abian dena. Iker Eizagirre Hiritit At! elkarteko lagunak eman dizkigu xehetasunak.

Loading player...
|2017/02/09
"Espetxea genero bereizkeria erreproduzitzeko makina bat da"

Otsailaren 11n Valladolideko espetxera martxa egingo du Bilgune Feministak. Dagoeneko 5 autobus bete dira. Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten eta hau izanen da lehen ekimena. 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Valladolidekoan Nahikari Otaegi donostiarra dago. Espetxe horretako baldintzak bereziki kaxkarrak dira emakumeentzako,  “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Egoera gertutik ezagutzen duten Marina Sagastizabal eta Edurne Epelderekin hitz egin dugu. 

Loading player...
|2017/02/09
¿Y si hay un accidente en la central de Garoña?

Mikel Aramendi, Iñaki Antiguedad y Joseba Agirretxea han sido los tertulianos de hoy, con ellos hemos hablado sobre la central nuclear de Garoña. "Nadie en su sano juicio abriría una central nuclear" , "hay que racionalizar el consumo eléctrico" o ¿a quién afectaría un accidente en Garoña? son unas de las ideas que se han mencionado en la tertulia.

Loading player...
|2017/02/08
"Osakidetzaren pribatizazioak guztiongan du eragina"

Osakidetzako osasun zerbitzuak pribatizatzen jarraitzen dutela salatzeko mobilizazioak deitu dituzte ia sindikatu guztiek. Iñigo Bilbao LABeko delegatuak kontatu digunez "ez da berria osakidetzak zerbitzuak pribatizatzea". Sukaldeak, garbiketa, etxez-etxeko zerbitzua, erresonantziak, erreabilitazioa... kasu asko aipatu ditu Bilbaok. "Zerbitzuak pribatizatzea garestiagoa" dela epe luzera ohartarazi du Bilbaok. Era berean dei egin die herritar guztiei bat egin dezaten mobilizazioekin, "finean zerbitzuaren kalitatea kaxkartzen delako".

Loading player...
|2017/02/08
"Elkarbizitza lantzeko leku bat izan da"

Kiskalita agertu zen larunbatean Zaldibiko Oiduegi mendizale borda, Enirio-Aralarko lur komunetan dagoena. Itxura guztien arabera su eman diotena. Borda hori kudeatzen duen Gailurrerantz mendi elkarteko Mikel Jauregirekin hitz egin dugu. Abeltzaina ere bada, eta Aralarko pisten auzia tentsio handiarekin bizitzen ari direla Zaldibin azaldu digu.

Loading player...
|2017/02/08
“Trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”

Garoñako zentral nuklearraren inguruko erabakia hartzear du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Azken uneko sorpresarik ez bada, argi berdea emango dio Kontseiluak Burgoseko zentralari. Ingurumari honetan, gaur “Zientzia eta kritika” atalean zentral nuklearren gaia hartu dugu hizpide Unai Pascual zientzialari eta ikerlariarekin.

Loading player...
Orria 105/ 178