“Trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”

Garoñako zentral nuklearraren inguruko erabakia hartzear du CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak. Azken uneko sorpresarik ez bada, argi berdea emango dio Kontseiluak Burgoseko zentralari. Ingurumari honetan, gaur “Zientzia eta kritika” atalean zentral nuklearren gaia hartu dugu hizpide Unai Pascual zientzialari eta ikerlariarekin.

Audio_placeholder

“Trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”

Loading player...
eguzki plakak
eguzki plakak

CSN erabakia hartzear dela (Gaur du bilera), ohar gogorra kaleratu dute CSNko bertako langileek. Ohartarazi dute eskatutako hobekuntzak ez dituela egin Garoñak, onartu gabeko arauak erabili dituztela erabakia hartzeko, prozedura “behar adinako gardentasunik” gabe egin dutela, eta “aldez aurreko eztabaidarik” ez dutela egin zentral nuklearren bizitzaz. Pascualen hitzetan “trantsizio energetikoa ez da nahikoa. Deshazkunde energetikoa ere bultzatu behar da”.