Itzaletan geratu diren emakume zientzilariak

Otsailak 11an, Emakume zientzialarien  nazioarteko eguna izango da, eta horren harira, historian itzalpean lan egin duten emakume zientzialari nabarmengarri batzuen zerrenda egin dugu. Ezagutzen dituzu Lise Meitner, Marie Curie, Mileva Marik edo Rosalin Franklin?
Audio_placeholder

Itzaletan geratu diren emakume zientzilariak

Loading player...
emakume zientzilariak
emakume zientzilariak

Marja Sklodowska edo “Marie Curie”  da behar bada, emakume zientzialarietan ezagunena, Poloniarra izan arren, Parisen bizi izan zen.  Pierre Curie zientzialariarekin ezkondu ostean, hainbat ikerketa egin zituen berarekin batera.

2 nobel sari lortu zituen  bata fisikan eta bestea Kimikan baina, ez zuen bere gizonaren besteko izen ona lortu.  Pierre Curie unibertsitate ospetsu bateko irakasle ezarri zuten eta Marie Curiek ordea ez zuen aukera hori eduki.

Lise Meitner, austriarraren kasua ere, hortxe dugu Bigarren Mundu Gerran bizi izan zen emakumea,  fisika nuklearrean oinarritu zituen bere ikerketak eta Otto Hanh zientzialariarekin aritu zen lanean urte askotan zehar, baina, nobel saria banatzerako orduan, Otto Hanh lankideari bakarrik eman zitzaion. Egiazko zergatia ez zen inoiz zehaztu.

Maric matematikan nabarmendu zen , eta ordurarte emakumezkorik izan ez zuen eskola batean sartzea lortu zuen. Eskola horretan Einstein ezagutu zuen berarekin lanean aritu eta denborarekin ezkondu egin ziren. Maric-ek ordea ez zituen ikasketak bukatu, aurdun geratu baitzen. Sinatutako lanetan ez da Milevaren izena agertzen inundik ere, baina askotan Einsteinek pluralean hitz egiten zuen eta uste da Mileva maric zientzialariari egiten ziola erreferentzia.  Erlatibitatearen teoria biek elkarrekin egin zutela esaten da jada zenbait iturritan.