"Espetxea genero bereizkeria erreproduzitzeko makina bat da"

Otsailaren 11n Valladolideko espetxera martxa egingo du Bilgune Feministak. Dagoeneko 5 autobus bete dira. Bilgune Feministak 15 urte betetzen ditu aurten eta hau izanen da lehen ekimena. 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Valladolidekoan Nahikari Otaegi donostiarra dago. Espetxe horretako baldintzak bereziki kaxkarrak dira emakumeentzako,  “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Egoera gertutik ezagutzen duten Marina Sagastizabal eta Edurne Epelderekin hitz egin dugu. 

Audio_placeholder

"Espetxea genero bereizkeria erreproduzitzeko makina bat da"

Loading player...
Valladolideko espetxera martxa eginen du Bilgune Feministak. (Bilgune Feminista)
Valladolideko espetxera martxa eginen du Bilgune Feministak. (Bilgune Feminista)

.