|2015/12/24
"Urte berriarekin batera, egin euskaraz bizitzeko hautua"

Eguberri aroari begira jarri da AEK-ko Mertxe Mugika gaurkoan. Gabon eguna probestu eta Mari Domingiren larruan sartu da, 'euskahaldun' txapak banatzeko asmoz.

Loading player...
|2015/12/23
"Ikastolaren bateko neska-mutilak geure loteria euskaraz kantatzen entzutea nahikoa sari litzateke niretzat"

"Setenta y nueve mil ciento cuarentaaa; cuatro milones de eurooos", kantatuz etorri zaigu gaur Aitor Abaroa.

Loading player...
|2015/12/22
Josu Labaka: "Alderdien arteko norgehiagokan ez, euskal komunitatea subjektu gisa antolatu behar da"

Euskalgintzaren eta hizkuntza politikaren bidegurutzea hizpide den honetan, azken asteotako gertaerei erreparatu die UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak.

Loading player...
|2015/12/21
"Olentzeroren papera jasan behar izateaz gain, 'reyes magos'-ak ospatu behar izaten ditugu euskaldunok"

Gabon giroan elkartasunarekin eta ustezko zoriontasunarekin batera kontsumoak egiten du gora, horri begira, euskaldunok gainkarga dugula iruditzen zaio Mikel Astarlozari.

Loading player...
|2015/12/21
"Geure hizkuntzak hurbiltasuna eta konfiantza ematen digunez, garrantzitsuak dira itzulpen onak"

Itzulpenak egiterako orduan kontuan izan beharreko hamar irizpideez hitz egin digu Elhuyarreko Lierni Otamendi Arrietak gaurkoan.

Loading player...
|2015/12/18
Iñaki Eizmendi: "Euskararekin sentsibilizatutako gazteak bildu, antolatu eta eragile moduan jarri behar genituzke"

Haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragina izan dezaketen eragileen elkarlana nabarmendu digu

Loading player...
|2015/12/18
Karmelo Ayesta: "Hizkuntza askatasuna bermatzeko, euskara erabiltzeak ezin du erdara erabiltzea baino nekezagoa izan"

Sarri entzun behar izaten du Karmelo Ayestak egungo gazteek ez dutela euskaraz hitz egiten, eta ardura guztia gazteengain uzten dela iruditzen zaio.

Loading player...
|2015/12/17
Gareth Evans: "Funtsezkoa da euskarak fikziozko telebista izatea, ezin da kirolez eta haurrentzako saioz soilik hornitu"

 Hizkuntza gutxituen kasuan telesailek duten garrantziaz nabarmendu digute Jone Goirigolzarrik eta Xabier Landabideak. Horretarako, Gareth Evans gidoigileak Euskal Herrira egin duen bisita baliatu dute. Izan ere, Gales hutsez ekoizten den 'Pobol y Cwm' telesaileko gidoilaria da Evans, eta 41 urtean ari dira emititzen.

Loading player...
|2015/12/16
"Hedabideak xede izan ez arren, jakin behar dugu nazio eraikuntza dutela helburu"

Betidanik esku artean izandako gauzei erreparatu die Eneritz Albizuk, eta betidanik ondoan izan dituen Euskaldunon Egunkaria nahiz Berria egunkariei begira jarri da.

Loading player...
|2015/12/15
"Administrazioak herritarrek hautatzen duten hizkuntza bermatu behar du"

Gaur bete dira 29 urte Nafarroan Vascuencearen Legea onartu zutenetik.

Loading player...
Orria 48/ 58