|2016/01/26
"Bertan goxo ote dago munduko udalerri euskaldunena? Neu al naiz herria ongi ezagutzen ez duena?"

PSOE eta Podemos Espainiako Gobernua osatzeko hizketan ari diren honetan, armairuko hausnarketa bat ekarri du Eneritz Albizuk.

Loading player...
|2016/01/25
"Euro itunaz Espainiari egindako gomendioek berretsi dute Behatokiaren diagnosia, ez betetzeak usteltze bidean jartzen du"

Europako ministroen kontseiluak Espainiari eginiko hizkuntza gomendioez hitz egin digu Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatik.

Loading player...
|2016/01/22
"Euskaldun eta idazle izatea iraultzailea da, ez da erraza, baina bai funtsezkoa"

Euskaldun eta idazle izatea iraultzaile izatea dela uste du Ainara Mayak, idazle horrek bere buruarekiko nahiz euskal kulturarekiko engaiamendua erakusten duelako. Aitzitik, ez zaio iruditzen engaiamendu hori politikoa soilik denik, herri bati nortasun berezia ematen diolako bertako herritarren mintzairak, herri horretako naturarekin batera, noski. Hainbat sortzailek Beran aurkeztutako Euskal Herriko Atlas Geopoetikoak eman dio zer pentsatua, eta baturik ez dagoen Europaren baitan, euskal sortzaileek duten funtzioa nabarmendu du.

Loading player...
|2016/01/21
"Txikiak eta zaharrak izan gaitezke, baina informazioaren eta komunikazioaren elkartrukerako esferan bizi gara"

Historian esanguratsuak izan diren asmakizunei erreparatu eta euskararen aurrerabideaz hausnartu du, gaurkoan, Xabier Landabideak. Gure eta beste inguru digitalek eduki duten bilakaera kontuan izanda, euskaratik eta Euskal Herrian nahikoa egin ote dugun aurrera, horixe galdetu digu. Erantzunik ez badu ere, susmo argia plazaratu du: euskal komunikazio eremu digital, multimedia eta transmedien ezagutzan asko dugula egiteko. Irabazteko ditugun aukeretan baino, besteek irabazi dituztenetan kateatuta gaudela iruditzen zaio.

Loading player...
|2016/01/20
"Kanpolarrosak, bertakoa gutxietsi eta kanpokoa miretsi, baita gutaz ezer ez badaki ere"

Basileako Operako zuzendari den Calixto Bieito izendatu dute Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari orain gutxi. Leire Narbaizari zer pentsatua eman dio hari Deia egunkarian eginiko elkarrizketak, Bieitok argi eta garbi utzi baitu ez duela euskal kultura ezagutzen, baina moldatuko dela hala ere. Profesional ona, prestatua eta prestua izango bada ere, Narbaizak ez du uste mesede egingo duenik gutaz ezer jakin gabe.

Loading player...
|2016/01/20
"Euskaraz sortutako baliabideak ezin ditugu altxortzat hartu, ez dio euskarari mesederik egiten"

1970.eko hamarkadan, ikasketetara zuzendutako materiala euskaraz topatzea zeinen zaila zen oroitu du Azkue fundazioko Amaia Ocerinek. Debeku garaiak medio, eskasia zegoelako euskarazko edukietan. Orain, Interneti esker, euskazko material asko sortzen bada ere, denak bateratu eta kontsultagarri jartzen dituen gunerik ez dagoela nabarmendu du. Horri erantzuteko sortu zuten klikasi.eus ataria, eta hezkuntza arloko kideei aurkezteko fasea ere martxan den arren, erabiltzaileek euren edukiak libreki partekatzeko oztopoak jartzen omen dituzte, eta horrek euskarari kalte egiten diola azaldu du.

Loading player...
|2016/01/14
"Eraiki dezagun oraina euskaratik eta euskaraz, ez dugu iraun nahi, bizi baizik"

Euskal Herriaren ikur direnen margoketa eta grafitiak hormetan ikusteak ilusio berezia egiten omen dio Katxiporretarretako Aiora Zulaikari. Maialen Lujanbiok 2009an Euskal Herriko bertsolari txapela jantzi zueneko agurreko azken puntua ikusi du margoketa batean orain gutxi: "Herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz". Zer pentsatua eman dio eta gaitzetsi du euskararen herrian minorizatua dagoen hizkuntzaren aldeko neurriak traba gisa ulertzen dituztela zenbaitek. Aitzitik, goraipatu egin du Egiako auzotarrek euskaraz bizitzeko ahaleginean abian jarritako dinamika.

Loading player...
|2016/01/13
"Euskara baturako azentuera bat proposatzea ez legoke gaizki, zorionez, badira horretan diharduten adituak"

Euskal azentuari erreparatu dio Alex Artzelusek gaurkoan.

Loading player...
|2016/01/12
"2015eko argazkiek erakusten dute badagoela herri gogoa Euskal Herria euskaraz bizi dadin"

Urte berriarekin asmo berrien zerrenda egiten badugu ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok aurreko urteak buruan iltzatuta utzi dizkion zenbait kontu aipatu dizkigu.

Loading player...
|2016/01/11
"Une erabakigarrian bizi gara eta aukerak ditugu jauzi kuantitatibo eta kualitatiboak egiteko"

Euskalgintzako hainbat lagunek ondu duten Berrikasi eta berrikusi dokumentuaren ingurukoak ekarri dizkigu Kike Amonarrizek gaurkoan.

Loading player...
Orria 47/ 58