|2016/02/11
"Ez da nahikoa irudi kanpainak zabaltzea, lidergoa, ekintzak eta praktika eredugarriak behar dira"

Hainbat instituziotatik lurralde marka sendotzeaz hitz egiten den honetan, Bai Euskarari Ziurtagiriko Rober Gutierrezek parte hartu duen bi topaketaren inguruan hitz egin du, bietan Arabako etorkizuneko erronkez hausnartu dute.

Loading player...
|2016/02/10
"Muskitzen euskara kontserbatu izana analfabetizazioari lotuta dago erabat"

Imotz bailarako Muskitz herriaz hitz egin digu gaur Alex Artzelusek, bailarako kontzejurik txikienetakoaz.

Loading player...
|2016/02/08
"Nafarroako bi zerrenden sistemak elebidunei ez die aitortzen bi hizkuntzatan lan egiteko gaitasuna"

Nafarroako hezkuntzako lan deialdi publikoan aurreikuspen makurrenak bete dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaoren ustez.

Loading player...
|2016/02/05
"Zaindu, gorde, maitatu eta mimatu behar diren gauzek disekatuta bukatzen dute"

Negua epel doanaren sentipena du Manex Agirrek, eta horrekin lotu du azken aldian han eta hemen ikusi behar izan dugu txantxangorri potolo bat agertu izana. Hala ere, urte sasoi honetan lurra aktibatzeko egiten diren errituei heldu die, eta hiztunok aktibatu beharrean gaudela nabarmendu du.

Loading player...
|2016/02/04
"Oposaketak prestazen ari diren irakasleentzat baliabide iturri oparoa da Eima katalogoa"

Hezkuntzarako oposaketak prestatzen ari diren irakasleentzako Eima katalogoa tresna baliagarria izan daitekeela uste du Fernando Berrizbeitiak, eta zenbait aholku eskaini ditu bide horretan, zehazki, bilaketak nola egin ditzaketen azaldu die.

Loading player...
|2016/01/29
"Testuak hizketa bihurtzeko teknologia erabiliz, webguneetako testua entzungo genuke eta bitartean beste zerbait egin"

Webguneak sortu zirenean eduki gehiena testuan bazegoen ere, Elhuyarreko Igor Leturiaren arabera, gaur egun askoz gehiago kontsumitzen dira audio eta bideo formako edukiak.

Loading player...
|2016/01/29
"Euskara abesti zahar baten hitzak baino zerbait gehiago izatea nahi nuke"

Donostia egunetik astebete eskas igarota, Euskal Herriko hainbat tokitan ospatzen den danbora festari tira egin dio Mikel Astarlozak.

Loading player...
|2016/01/28
"Garrantzitsua irakasleen joera da, erabilera sustatzea haien ardura da, ez ikasleena"

Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuen webgunearekin batera kaleratu duen Gu bai hezitzaile berritsuak gidaz hitz egin du gaur Iñaki Eizmendik.

Loading player...
|2016/01/28
"Justizia eta enpatia nahi ditu gizarteak, hiztun ezberdinentzako eskubide berdinak"

Ilusioa eta itxaropena eragiten dizkio Karmelo Ayestari euskalgintzan abian den eztabaidak.

Loading player...
|2016/01/27
"Gure aitaren etxea defendatuko dut, baina atea irekita utziko dut lapurrak sar daitezen"

Imajinatzen al duzue euskararen bueltako eztabaida filosofikoan jo eta su lagun talde bat?

Loading player...
Orria 46/ 58