Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatiren iritziz, "Nafarroa zonaka banatu eta herritarren artean aldeak eraiki zituen". Diskriminazioa eta hizkuntza eskubideen urraketa legeztatzea ahalbidetu zuen lege hark, nahiz eta hizkuntza eskubideak bereizkeriarik ez jasateko eskubidea bermatzen dien herritarrei. Politikariei ere bidali die mezua: "Jendarte justua aldarrikatzen bada, ezin da eskubide urraketa sustatzen duen legeari sostengua ematen jarraitu".