Kukutza eraitsi zuteneko istiluengatik auzipetutako lagun ia guztiak absolbituta, auzipetuen abokatu Iñaki Carrorekin hitz egin du 'Hizpide' magazineko Xabier Monasteriok irratien tartean.
Kukutza eraitsi zuteneko istiluengatik auzipetutako lagun ia guztiak absolbituta, auzipetuen abokatu Iñaki Carrorekin hitz egin du 'Hizpide' magazineko Xabier Monasteriok irratien tartean.
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen helburua gizartea euskalduntzen bere ekarpena egitea da, osasun arloari begira. Bertako kide da Aitor Montes familia medikua, eta zehaztu du osasun arloko langileek ez dutela behar besteko kontzientziarik, langileen %1ak soilik hautatu baitu euskara lehen hizkuntza gisa. Lan mundua euskalduntzearen erronkari osasun arlotik erantzun behar diotela uste du, besteak beste, pazienteei ere zor zaielako.
Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidart batu da irratien tartean, eta euren bueltako politika, hizkuntza nahiz agenda kontuak errepasatu ditu.
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostia 2016 Fundazioak elkarlanean bultzatutako gradu amaierako proiektuaz hitz egin du Itziar Cortes Etxabek, Elhuyarren itzulpengintzarako teknologien arduradunak. Albaola itsas kultur faktorian publiko egin zen 'Gida eleaniztunak' da proiektu hori. Manex Garaiok sortutako plataforma da, eduki eleaniztunak lantzeko aukera ematen duena, eta museoetarako oso egokia dena. Hain justu, proiektuaren hasieratik parte hartu du Elhuyarrek ere plataforma baliabidez hornitzeko.
Xorron Irratiko esatari Fernando Anbustegik euren bueltako berriak ekarri dizkigu irratien tartera.
Katalanak hizkuntzaren berreskurapen prozesuan euskaldunok baino aurreratuago daudelakoan, haiek egindako urratsak jarraitu behar genituzkeela uste du Karmelo Ayestak. Nahiz eta bi komunitateen artean badiren paralelismoak, besteak beste, katalanak ere kezkatuta daudelako euren hizkuntzaren egoerarekin. Hala ere, Ayestaren ustez, egiazko bizikidetza eta gizarte kohesioa lortzeko ezinbestekoa da hizkuntzaren eztabaidan murgiltzea. Kontuan izan beharrekoen artean, honakoak aipatu ditu Ayestak: kanpotik datozenei errua botatzea ez dela egokia, nahiz gizarte elebakarren historia idealizatzea ez dela komeni.
Lehengo asteko Udaltop jardunaldiei erreparatu die Iñaki Eizmendik, aurten, haur eta gazteen hizkuntza ohiturez eta kirolean euskarak duen presentziaz egin dira jardunaldi horiek. Izan ere, haur eta gazteen euskara erabileran eragiteko garrantzitsua da eskolaz kanpoko jarduerari erreparatzea, eta horretan kirola da nagusi.
Esta nueva emisión de "La Memoria" no puede sino abrirse con el comunicado con el que el MFA -Movimiento de las Fuerzas Armadas portuguesas, un 25 de Abril de 1974, ponian en marcha el golpe militar que acabaría con la larga dictadura salazarista y daría al pueblo portugues la posibilidad de ejercer la libertad que habia tenido negada por décadas y que florecería a partir de ese día en la conocida como "Revolución de los Claveles".
Oiartzun irratiko Alazne Etxeberriaren eta Oarsoaldeko Hitzako Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko berri jaso dugu gaurko irratien tartean.
Bera Berak pauso handi bat eman zuen liga irabazteko bidean sailkapeneko 3.sailkatua den Guardes menperatuta eta guk Matxalen Ziarsolo kapitaina elkarrizketatu dugu egoera aztertzeko. Gainera, komentarista lanetan aritu da asteburuan eta zer den zailagoa galdetu diogu: jokatzea edo kantxan gertatzen dena aztertzea.
Nous vous avons envoyé un e-mail de vérification à . Lisez-le et cliquez sur le lien
Le plus lu