|12/11/2018
#AgurInfo7irratia Aitzol Barandiaranen bala zorrotzak

#AgurInfo7 tertulietara gonbidatu dugu Aitzol Barandiaran, gurean ere aritua baita. Baina ez da info7 irratiko mikrofonoetan aritu gidari lanetan soilik, elkarrizketatzaile izateaz gain elkarrizketatua ere izan baita. "Bi bala" taldearekin hainbatetan egon da gurekin. Hemen 'Gure Eroyak' bigarren diskarekin Eider Olazarrek egin zien elkarrizketa.

Loading player...
|12/11/2018
#AgurInfo7Perlak Aitor Sarriegi txapeldunari elkarrizketa

Info7 irratiak beti egin du apostu irmoa bertsolaritzan, bertsolari-txapelketak hasieratik finaleraino ematen lehenak izan ginen. Gipuzkoako 'G-Puntua' txapelketari egiten genion jarraipenaren gidari zen Aitzol Barandiaran. Aitor Sarriegik jantzi zuen gipuzkoako txapela. Noski, «Hitzen Lihoa» saioan elkarrizketatu genuen Sarriegi, ederki gogoratzen du momentua Doltza Barandiaranek.

 

 

Loading player...
|12/11/2018
#AgurInfo7Perlak Hitzen Lihoa: Berri Txarrak «luxuzko gonbidatuak»

Irratia egitea beti da ederra baina are gehiago elkarrizketatua parez-pare baldin badago.  'Hitzen Lihoa' saioko #perlak aukeratzerako orduan hori ere hartu du kontuan Doltza Barandiaranek '. Berri Txarrak taldea bere hirugarren diska aurkezten ari zen, eta 'Haria' ezagutzera emateko etorri ziren Urruñara. «Luxuzko gonbidatuak ditugu gaur, egunero ez ditugu horrelako gonbidatuak izaten» halaxe egin zion lehen agurra Doltza Barandiaranek Gorka Urbizu, Galder Izagirre eta David Gonzalez.

Loading player...
|11/11/2018
#AgurInfo7 Barandiarandarrak

#AgurInfo7 tertuliekin jarraitzen dugu, eta aste honetan gurean izan ditugu Barandiaran anai-arrebak: Doltza eta Aitzol. Lehenak "Hitzen Lihoa" goizeko magazina aurkeztu zuen gurean, bigarrenaren ardura izan zen 2011ko Gipuzkoako "G-Puntua" Bertsolari Txapelketa-ri jarraipena egitea. Lehendabiziko aldia da biak batera elkarrizketatzen dituztela, hala aitortu dute gurean,  plazerra izan da guretzako beraiekin solasaldia izan eta #perla ederrak gogoratzea.

Loading player...
|11/11/2018
#AgurInfo7Perlak Hitzen Lihoa: 'Sutagar'-eko Gorosabel anaiak

'Sutagar' taldeko Gorka eta Aitor Gorosabel anaiak. "Ametsak Pilatzen" 9. diska aurkezten ari ziren orduan Eibartarrak. Urruñara hurbildu ziren eta horregatik gogoan ditu Doltzak. «Giro ederra sortu zen, lasai hitz egin genuen, kafetegian egongo bagina bezala» gogoratu du Doltzak.

Loading player...
|09/11/2018
'Argien abiadura' Baobabs Will Destroy Your Planeten azken lana

'Argiaren abiadura' izeneko diskoa kaleratu du Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarrak. Bederatzi kantuz osatu du diskoa eta kontzertuetan murgilduta dabiltza. 60.hamarkadako pop kantu atsegitetatik hasita, 90.hamarkadako brit-popa gogorarazten abestiekin osatu dute lan berria. Lehen diskoa Abbey Road Londoneko estudioan grabatu bazuten, orain Lizarrako Aberi estudioan grabatu dute.

Loading player...
|07/11/2018
Bertsolaritza kultur adierazpide ezberdinekin uztartuta 'Bertsoaroa' bueltan da

Azaroaren 8an hasi eta 27ra arte, zazpi emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten zikloak. Ander Perez Bertsozale Elkarteko lagunak aurreratu duenez, bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo proposamenak ere; zazpi saio izango dira guztira.

Loading player...
|07/11/2018
Era guztietako lanak eta produktuak ezagutzeko aukera Adunako Herri Azoka Berezian

Herri Azoka Berezia egingo dute igandean Adunan. Zazpi gune izango ditu eta 47 postu egongo dira herrian sakabanatuta. Lana nola egiten duten erakutsiko dute guztietan. Halaber, erakustaldi didaktikoak egingo dituzte, izan lixiba egiteko prozesua, izan sagar-jotzea, ogia, txorizoa... nola egiten diren erakutsiko dute. Iñaki Aristetak, antolatzailetako batek,adunarren partaidetza eta inplikazioa goraipatu ditu.

Loading player...
|06/11/2018
#AgurInfo7 «Sorkuntza filtrorik gabe»

Aurrera jarraitzen dugu #AgurInfo7 tertulia bereziekin. Makina bat saio egin dira irrati honetan, horietako hiru hartu ditugu gaur hizpide. "SartuDaLapurra","Anfora" eta "Obabako testiuak", eta noski, saio horietako gidariak gurera gonbidatu ditugu: Ion Olano (STDLP), Xabier Aizpurua (Anfora) eta Eneko Sierra eta Kepa Matxain testiguak. Badakite asko irratiaren magiaz, sormenaz eta sortzeaz aritu gara luze eta zabal.

Loading player...
|06/11/2018
#AgurInfo7Perlak Obabako testiguak: Kaixo, Peter; gabon, Martin!

"Obabako testiguak",hala zuen izena Añorgan sortu zuten literatur klubak.  Eta hara, konturatu gabe, literatur plaza hura uhinetara zabaldu zen,  Info7 irratian hasi baitziren, astero,  "Obabako testiguak" izena zuen saioa egiten.  Kepa Matxain eta Eneko Serra ziren Obabako testiguak, eta 32 saio borobil egin zituzten,  beti ere literatura ardatz, umorerik ez zen falta. Hemen abentura honen lehen saioko hitzak.

 

Loading player...
Page 5/ 91