|21/11/2018
Zuriñe Hidalgo (Hesian): «Erritmo rockeroagoak ditu 'Hasiera' disko berriak, kantuek hala eskatuta»

Gaur aurkeztu du Hesian taldeak bere zortzigarren estudioko diskoa. Hamar kantuz osatutako diskoa da 'Hasiera'. Madril, Girona, Bartzelona eta Arbizuren bueltan aritu dira azken hilabeteetan diskoa grabatzen eta nahasten. Zuriñe Hidalgo abeslariak «kantu bakoitzak eskatzen zuena jarri diogu, gehienetan haizerik ez dago». «Barru-barrutik idazitako eta sortutako kantuak» entzungai dira Hidalgoren esanetan. Abesti «sinbolikoak» atera zaizkie, entzuleak «bere eremura eraman eta bere interpretazioa» emango diona.

Loading player...
|21/11/2018
Durangoko Azokako ateak zabaltzeko atzera kontaketa hasi da

Durangoko Azoka aurkeztu eta Landako epizentrua duen gunea prestatzeko muntai lanak hastea, dena bat. Abenduaren 5etik 9ra euskal sorkuntzaren ehunka berritasun aurkeztuko ditu azokaren erakuslehioak. Nerea Mujikak, azokaren antolatzailea den Gerediaga Elkarteko presidenteak, egun hauek hartutako dimentsioarekin pozarren agertu da, badakitelako jendarteak ez diela hutsik egingo.

Loading player...
|21/11/2018
#AgurInfo7Perlak Glaukomako Juantxo Arakamarekin

"Kilometroak" ikastolen aldeko festa ospatu zen Tolosan 2013an. Garai batean, Info7 irratiak saioa egiten zuen lurraldez lurralde egiten diren festa hauetan. Oihana Etxebarrietak gidatu zuen Tolosako saio berezi hura, eta Juantxo Arakama elkarrizketatu zuen, "Glaukoma" taldeak egin baitzuen Tolosako Kilometroak  festako  "Ahora" kantua. Arakamari egindako elkarrizketa aukeratu du Oihana Etxebarrietak #perla moduan.

Loading player...
|21/11/2018

Michael Haneke "Amour" filma Donostiako Perlak sailean ikusteko aukera izan zen 2012ko Donostiako Zinemaidian.  Ikusin handia zegoen film hau ikusteko, bost César Sari irabazi baitzituen aurretik (tartean zuzendari onena, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta film onenarenak), gerora,  ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Urrezko Palma irabazi zituen. Oihana Etxebarrieta eta Lur Olaizola  Info7 irratirako ari ziren Zinemaldiaren jarraipena egiten. Etxebarreitak #Info7Perla bezala aukeratu du lehen eguneko kronika. Aipatutako "Amour" fimak hitzik gabe utzi zuen. Pentsa bitan deitu zitzaioen irratitik, lehendabizikoan ezin izan zuen hitz egin. 

Loading player...
|14/11/2018
#AgurInfo7perlak BTN13ko iragarki-trama

2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako jarraipena egin genuen Info7 irratian. Saio guztiak eman genituen zuzenean, kanporaketetako lehen saiotik BECeraino. Gure jarraipena eta finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko genituela iragartzeko iragarki sorta ederra genuen. Hauxe BTN13ko iragarki-tramaren abiapuntua:  Bertsozale askori gertatu bezala Ion Telleria eta Maite Bidarte finalerako sarrerarik gabe geratu ziren, bazekiten erredakzioan bazirela sarrera batzuk gordeak, zer egin baina horiek lortzeko? Bai Telleriak bai Bidartek bai ala bai joan nahi zuten BECeko finalera, eta sarrera horiek lortzeko muturreraino iristeko prest zeuden...

Loading player...
|14/11/2018
Vanesa Fernandez (Zinebiko zuzendaria): «Askatasunean mundua ulertu eta eraldatzeko tresna da Zinebi»

Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia, Zinebi martxan da Bilbon. Ostiralean amaituko den arren, oraindik gauza asko daude ikusteko. Mundu osotik iritsita sail ofizialean dauden 52 filmetaz gain, beste sekzio eta topaleku ezberdinak ditu. 60. aldia da eta «asko aldatu da» Vanesa Fernandez Zinebiko zuzendariak esan digunez. Diktadurapean sortu zen, «askatasun esparrua zen, mundua ulertzeko leku bat eta berau eraldatzeko tresna» nabarmendu du.

Loading player...
|14/11/2018
#AgurInfo7Perlak Agin Laburuk Maialen Lujanbioren txapela emozioz kontatu zuenekoa

Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela 2009an jantzi zuen lehen aldiz. Andoni Egañarekin iritsi zen buruz burukora eta hernaniarra gailendu zen. BECen aditu zen txalo zaparrada eta emozioa zaila da deskribitzen. Agin Laburu Info7 irratiarentzat ari zen zuzenekoa egiten, emozioz bizitu zuen berak ere momentua. Hauxe berak aukeratutako #AgurInfo7perlak.

Loading player...
|14/11/2018
#AgurInfo7perlak Bostetako diligentzia: Kontxu Odriozolari maitasun deklarazioa

"Bostetako Diligentzia" arratsaldeko magazinaren gidari zen Agin Laburu. Une ederrak bizitu genituen Labururekin. Berari ere galdegin diogu bere perlak aukeratzeko, eta hauxe lehena. Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrari egindakoa. Labururen lehen elkarrizketa izan zen, eta kantari jarri zuen Odriozola. Jolasean ibili ziren, maitasun deklarazio eta desafioak barne. Horrelakoak gertatzen dira elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak ongi pasatzeko gogoa dutenean.

Loading player...
|14/11/2018

"Mesa para tr3s" es el proyecto de la compañía inclusiva profesional FRITSH Co. Esta vez, colaboran los coreógrafos Antonio Ruz, Amaya Galeote y Patricia Ruz. El objeto de FRITSH CO. es conseguir la integración laboral de las personas con diversidad a traves de las artes escénicas. Este viernes, 16 de noviembre, actuarán en Andoain, en Bastero Kulturgunea [21:30].

Loading player...
|12/11/2018
#AgurInfo7Perlak Aitzol Barandiaran bertsolari txapelketak emititzen lehenak

Bertsolari txapelketak hasieratik finaleraino emititzen lehenak izan ginen Info7 irratian. Herriz herri jarraitzen genuen txapelketa, plazaz-plaza mugitzen genuen gure estudioa. Aitzol Barandiaran aritu zein G-Puntua jarraitzen gurean, Aitor Sarriegik irabazi zuen txapela. #AgurInfoPerlak tartean gogoratu du final horretan Aitzolek saioan entzuleari egindako agurra.

Loading player...
Page 4/ 91