Michael Haneke "Amour" filma Donostiako Perlak sailean ikusteko aukera izan zen 2012ko Donostiako Zinemaidian. Ikusin handia zegoen film hau ikusteko, bost César Sari irabazi baitzituen aurretik (tartean zuzendari onena, emakumezko aktore onena, gizonezko aktore onena eta film onenarenak), gerora, ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Urrezko Palma irabazi zituen. Oihana Etxebarrieta eta Lur Olaizola Info7 irratirako ari ziren Zinemaldiaren jarraipena egiten. Etxebarreitak #Info7Perla bezala aukeratu du lehen eguneko kronika. Aipatutako "Amour" fimak hitzik gabe utzi zuen. Pentsa bitan deitu zitzaioen irratitik, lehendabizikoan ezin izan zuen hitz egin.