#AgurInfo7 «Sorkuntza filtrorik gabe»

Aurrera jarraitzen dugu #AgurInfo7 tertulia bereziekin. Makina bat saio egin dira irrati honetan, horietako hiru hartu ditugu gaur hizpide. "SartuDaLapurra","Anfora" eta "Obabako testiuak", eta noski, saio horietako gidariak gurera gonbidatu ditugu: Ion Olano (STDLP), Xabier Aizpurua (Anfora) eta Eneko Sierra eta Kepa Matxain testiguak. Badakite asko irratiaren magiaz, sormenaz eta sortzeaz aritu gara luze eta zabal.

Audio_placeholder

#AgurInfo7 «Sorkuntza filtrorik gabe»

Loading player...
Xabi Aizpuru, Eneko Sierra, Kepa Matxain, Ion Olano
Xabi Aizpuru, Eneko Sierra, Kepa Matxain, Ion Olano

Tertulia berezi hauetan egin ohi dugun moduan, atzera begira jarri eta bakoitzak perla sorta bat aukeratu du, info7 irratiko  mikrofono aurrean bizitutakoa gogoratuz.

SartuDaLapurra

"SartudaLapurra [STDLP]" saioan harribitxiak ekartzen zituen Ion Olanok, literatura, musika, arte grafikoak zinea edo beste hainbat disziplinatik hauatutak. Memoria ariketa bat egin eta hiru atal hauek berreskuratu ditu perlak tarterako. 

Paolo Conte musikariari eskainitako saioa. Italiar kantautore, abeslari eta musikagile bat da. Bere ahots ozen, sakon eta dotorea nahiz bere abesti irudimentsu eta ameslariengatik ezaguna da, batez ere Italia jaioterrian baina baita nazioartean ere.

Bere abesti ezagunenak Azzurro, Via con me eta Un gelato al limon dira, bestelakoak, Genova per noi, Come di, La riconstruzione del Mocambo, Dancing, Via con me", "Diavolo rosso, Una giornata al mare, Sotto le stelle del jazz eta Parole d'amore scritte a macchina.

Euskal antzerkigintzaz ere maiz aritu zen Ion Olano bere kobazulotik. Morphine taldearen doinuak baliatuz errezitatu zituen Oier Guillan antzerkigilearen "Arra. Arraroa" testuko hainbat pasarte. Hori, aukeratutako bigarren perla.

Eta hemen hirugarrena. Anthony Burgess idazle ingelesak "A Clockwork Orange" nobela idatzi zuen 1962an, gerora itzelezko ospea izan zuen Stanley Kubrick-en zine moldaketak. Baina Kubrick-en lanak aipatu gabe utzi zuen nobelan funtsezkoa den gaia: gizakion erabakitzeko ahalmena. Horri helduta tarte berezia egin zuen Ion Olanok, hemen entzungai.

Kasualitateak kasualitate, gaur, tertulia egin dugun egun berean argia ikusi du "A Clockwork Orange" liburuaren euskarazko itzulpenak, Ion Olanok itzulita. Laster jarriko dute salgai.

Anfora

Xabi Aizpuruarekin gogoratu dugu "Anfora" saioa. Arratsaldetako magazina zen "Anfora" eta sortzaile ugari pasa ziren Info7 irratiko mikrofonoetatik Aizpuruari esker. Hauek berak gogoratu dituen perlak.

"Itziarren Semeak" musika taldearen bigarren diska zen  "Bizkaiko golfoak" eta hura aurkeztera joan ziren Urruñako estudioetara. Elkarrizketa erdian, baina,  sorpresa bat jaso zuten. "Itziarren semea" kantuaren egileetako batek, Peio Ospitalek, azaldu zien zuzenean kantuaren sorrera.

Matriuska tartea ere gogoratu dugu. Feminismoaren wikipedia sortzeko intentzioz egindako tartea zen hura, Miren Arangurenen eta Ibon Arrizabalagaren konpainian, astero, bakoitzak bere ikuspuntutik, egiten zuen solas. Azken saioan, baina, biak Urrañara joan ziren. Aizpuruaren hitzetan « sinbolikoki ere polita izan zen, berdintasuneranzko borroka denok egin behar dugu...».

Eider Rodriguez idazleari egindako elkarrizketa ere gogoratu du Aizpuruak perlak tarte horretan. "Katu jendea" liburua aurkeztu berri zuen Rodrigezek, eta Urruñako estudiora etortzekoa zen, saioa hasi baino 45 minutu lehenago ordea Rodriguezen deia jaso zuen Aizpuruak... zer gertatu zen jakiteko gaurko tertulia berezia entzun beharko duzu! Kostata baina azkenean egin zen elkarrizketa, hemen entzun dezakezu.

Obabako testiguak

"Obamaren testikuluak...ez...Obabako testiguak" hala zioen "Obabako testiguak" saioa iragartzeko kuñetako batek. Literatura zuen ardatz saioak, bai, baina umorerik sekula ez zen faltatu Kepa Matxainek eta Eneko Serrak aurkeztutako literatur saioak.

Nahiz eta behar bada batzuek hala uste, "Obabako testiguak" ez ziren Info7 irratian sortu  Añorgan hasi zuten ibilbidea literatur klubarekin, eta ondoren uhinetara egin zuten salto.

32 saiotan, erakutsi zuten euskal literatura aberatsa dela osoa, eta gainera errez uztartu daitezkela letrak eta umorea 60 minutuko irratsaio batean.  Horren adibide entzule baten kexa (edo proposamena, hobeto esanda) jaso zutenekoa. Il buono, il brutto, il cattivo filmeko Ennio Morriconeren kantu ezaguna erabiltzen zuten sintonia gisa, eta nonbait entzule bati ez zitzaion batere gustatu: «ez du batere pegatzen!»

Guzira 32 saio egin zituzten. Aukeratutako perlen artean, egindako lehen saioa eta azkena ere badaude. «Literatura indar handia da munduan, eta nik ez dut hura gabeko bizitzarik imaginatzen» horiek izan ziren lehendabiziko saioko lehen hitzak.

Azken saioan, Jule Goikoetxea elkarrizketatu zuten  “Tractatus” poema liburuaren inguruan. Eta noski, hitz bereziak agur gisa saioaren amaieran: «Maite dugu irratia. Gauza ederra da irratia baldin eta gustuz egiten bada, eta edonori gomendatzen diogun esperientzia da». Ez ziren kalean geratu bi testiguak, bazuten plana: «maleta prest daukagu eta oraintxe bertan goaz hegazkina hartzera» horrela agurtu zituzten entzuleak.

Baina ez pentsa irratsaio soil batekin agurtu zirela Obabako testiguak. "Obaba Fest" antolatu zuten Donostiako Doka Antzokian, kartel bikanaina osatu zuten gainera.