|23/11/2018
#AgurInfo7Perlak Greba Orokorren jarraipena traktoretik

Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorretan apostu berezia egin du info7 irratiak. "Pikete-informatiboa" izena jarri genion jarraipen saio berezi horiei. Goizean goizetik, eskualdeka eta sektoreka egiten genuen errepasoa eta saio bereziari hiriburuetako manifestazioekin ematen genien bukaera.  #AgurInfo7 tertulia berezian Patxi Gaztelumendik 2013ako maiatzak 30eko greba orokorrean egin zuen konexioa gogora ekarri du. Bilbotik, traktore baten gainean. 

Loading player...
|23/11/2018
Mastodon.eus, «mundura salto euskaraz egiteko» sare sozialaren instantzia jaio da.

Mastodon sare sozialean euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako instantzia martxan da. Sare sozial ezagunekin konparatuz, mastodon sare deszentralizatua da, librea, eta bertako kudeaketa komunitate bakoitzaren esku dago. Ez dago ez publizitaterik eta ezta enpresa handien interesen hatzaparrik ere. Gorka Juliok, Talaios Kooperatibako lagunak, azaldu digu zein abantaila dituen eta nola funtzionatzen duen.

Loading player...
|23/11/2018
Sei gako emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko

Zer da emakumeen aurkako indarkeria? Eta zer egin daiteke egoera iraultzeko mugimendu feministatik, eremu judizialetik, politika instituzionaletik, lan mundutik, hezkuntzatik nahiz komunikabideetatik? Galdera horiexek erantzun dizkigute, arloz arlo, Amaia Zufia Bilgune Feministako kideak, Garbiñe Biurrun epaileak, Larraitz Ugarte EH Bilduko parlamentariak, Arantxa Vazquez LAB sindikatuko ordezkariak, Nagore Iturrioz  STEILAS sindikatuko ordezkariak eta June Fernandez Pikara Magazine hedabideko koordinatzaileak.

Loading player...
|22/11/2018
#AgurInfo7 Naxari Altuna emakume futbolari buruz

«Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako» hala esan zuen Naxari Altunak Info7 irratian egiten zen "Kirol-Lehioa" saioan. Naxari Altuna EITBko kazetaria da eta aditu emakume zein gizon futbolean. Emakume kirolarirei buruz eta hedabideetan zein gizartean emakumeen kirolari ematen zaion lekuari buruz egin galdetu zion Mikel Ibargurenek.

Loading player...
|22/11/2018
Kolonbiako kooperatibekin harremanetan da Olatukoop

Kolonbiako eta Hego Ameriketako kooperatiba ezberdinekin harremanak hasi dituzte Olatukoopekoek, bereziki Kolonbiako Cauca eskualdeko kooperatiba batekin. FARCen desmilitarizazio prozesuaren ondoren abiatutako dinamiketako bat, borroka ekonomikoa eta lurralde berreskurapena da. «Lehen sektorean zentratzen dira gehien, eta autonomia gehiago izateko egiturak nahi dituzte sortu». Beñat Irasuegik kontatu digunez, «sare egiturak indartzean» jarri dute azpimarretako bat.

Loading player...
|22/11/2018
[TERTULIA] Sindicato de prostitutas

Josebe Iturrioz y Hedoi Etxarte han valorado la decisión de la Audiencia Nacional de declarar la nulidad de los estatutos del sindicato Organización de Trabajadoras Sexuales (Otras) al considerar que el ámbito funcional de actuación de un sindicato no puede comprender actividades que no pueden ser objeto de un contrato de trabajo válido como es la prostitución. También hemos abordado el debate en torno a la prostitución, sobre las diferentes posiciones, como la abolicionista y la que apuesta por la regulación.

Loading player...
|22/11/2018
Garaikoa eta hemengoa zer den ikasgai

Postuz postu ikasgai ugari jaso daiteke astea joan astea etorri, urtea joan urtea etorri. Garaikoa eta nongoa den zer jakiteak duen garrantzia, bakoitzak eman dionaren adinekoa dela esango genuke. Teoriatik harago doan kontua bada ere, bi produktu deigarri atzo kanpokoen artean: marrubia eta gerezia. Hemen ekoiztuak jateko hilabete dezente itxaron beharra dago, biak ala biak ere udaberriko frutak direlako. Argentinako gerezia salgai 4,5 eurotan kiloa dago, horiek biltzen aritu direnei galdegin behar merezi ote duen.

Loading player...
|22/11/2018
AgurInfo7  «Pasioa»

Beste round bat #AgurInfo7 tertulietan, aspaldiko lagunak gonbidatu ditugu berriz gurera. Mikel Ibargoien eta Patxi Gaztelumendi gonbidatu ditugu, biak info7 irratian arituak, eta bien inguruko hitz bat esango bagenu, argi dugu «pasioa». Pasioz aritu direlako mikrofono aurrean. Pasio hori benetazkoa dela frogatu dugu solasaldi honetan.

Loading player...
|22/11/2018

Info7ren itxierarekin lotuta Kalegorrianen egiten ari garen #AgurInfo7 solasaldiak oso politak izaten ari dira. Beste lau lagun elkartu ditugu, garai desberdinetan aritutakoak, eta guztiak albistegietan, aktualitatea jarraituz, eman zituzten lehen urratsak. Gero bakoitzak bere ibilbidea jarraitu du.  Oihana Etxebarrieta, Amaia Eneterreaga, Miren Azkarate eta Oihana Daguerre izan da laukote gonbidatu, Eider Olazar, aldiz, solasaldiaren gidari. 

Loading player...
|21/11/2018
Julian Irizar, euskal diasporako argentinar ezaguna, Antartikako izozmendietan

Euskal Herriak arlo guztietan nabarmendu diren seme-alaba gartsuak eman ditu. Horietako aunitz euskal lurretan jaioak, beste asko gure diaspora zabalean. Hauxe da Argentinan sortutako Julian Irizar itsasgizon handiaren kasua Joseba Aurkenerenaren ahotsean.

Loading player...
Page 4/ 178