|21/11/2018
#AgurInfo7Perlak "Hilerokoa"

Zebrabidea saioko tertulietan ere parte hartu zuen Miren Azkaratek. «Tabu izan den gaia mahai gainera atera» horrela eman zion hasiera, garaian, Arrosa Sareko magazina gidatzen zuen Nekane Zinkunegik. Ainhoa Mariezkurrenak idatzitako artikulu honi tiraka tertulian aritu ziren hilekoari buruz eta jendartean eraiki diren uste eta estereotipoei buruz Miren Azkarate eta Sonia Gonzalez.

 

Loading player...
|21/11/2018
[TERTULIA] Abusos sexuales a menores

Partiendo de los obispos del Estado español que ayer pidieron perdón por los abusos sexuales cometidos contra menores por parte de miembros de la Iglesia, hemos analizado son Irantzu Varela y Guillermo Paniagua tanto la postura de la Iglesia, como la amplia realidad que rodea a los abusos que sufren los menores.

Loading player...
|20/11/2018
Goi mailako sormen artistikoa eskura '948 Merkatua' azokan

Bihar hasi eta ostiralean amaituko da Iruñean Nafarroako sormen eta arteen merkatua, '948 Merkatua'. Eraikin ezberdinetan sormenak ikusteko aukera emango du. Dori Lopez Jurio Kultura-Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusiak milatik gora profesionalek izena eman dutela aurreratu digu. Profesionalentzat ez ezik, herritar ororentzat sormena eskura jarriko du '948 Merkatuak'.

Loading player...
|20/11/2018
Laburbildu tesia sei txiotan #txiotesia4

Unibertsitatea.net atariak antolatu eta UEUk sustatutako #txiotesia4 lehiaketa martxan da gaueko 21ak bitarte. Azken hiru urtetan tesia egin edo egiten ari direnek, twitter sare sozialean sei txio edo mezutan euskaraz laburtu beharko dute. Txiolari originalenak eta ulergarrienak sari ekonomikoak jasoko dituzte. Zuriñe Etxanobe unibertsitatea.net atariko kideak eman dizkigu lehiaketaren azalpenak.

Loading player...
|19/11/2018
«Armintxeko grabatu bereziak arriskuan daude»

Lekeitioko Armintxe koban aurkitutako grabatuak «oso bereziak» dira Oier Gorosabel espeleologoaren esanetan. Bizkaiko Aldundiak espeleologoen iritzia baztertu eta emandako agerraldian gauza okerrak esan zituztela dio ADES taldeko Gorosabelek. «Neurriak hartu ezean, Armintxeko kobako ondarea galdu egin daiteke» ondorioztatu du.

Loading player...
|19/11/2018
«Kale saltzaileekiko poliziek duten jazarpenari amaiera eman behar dio udalak»

Pasaden ekainean Moussa izeneko kale saltzaile bat kalez jantzitako udaltzainak «bortizki» atxilotzen ari zirela, Donostiako Alde Zaharreko bizilagunak gertatutakoa salatzera gerturatu ziren, tartean Joseba Alvarez. Moussari atentatuaren kontrako delitua eta Alvarezi, desordena publikoak leporatu dizkiete. Udalari dei egin dio «migranteek ez dezaten poliziaren aldetik tratu txarrik jaso» eta udaltzaingoak defendatzen dituen abokatuak indarkeria matxistagatik inputatuta dagoela ohartarazi du Alvarezek.

Loading player...
|19/11/2018
 #AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: Axi Muniain surflaria ikurrina eta ardi batekin Los Angelesen

Asier Munain izan zen "Uhaina Bikaiana" saioko beste gonbidatutetako bat. Olatu handietan aritzen den zarauztarrak ere baditu makina bat pasadizo eta horitako bat kontatu zuen Info7 irratiko saioan.  Muniain, baserritarrez jantzita eta ardi batekin joan zen Los Angelesera XXL olatu handien sariketara. Ez zuen sari handia eraman, baina denek ezagutu zuten Euskal Herriko surflaria. Horixe #AgurInfo7 ko tertulia berezian Haritz Larrañaga irratsaio gidariak aukeratutako perla. 

Loading player...
|19/11/2018
#AgurInfo7Perlak Olentzero Gasteizko Andre Mari Zuriko jaietan

Gasteizko Andre Mari Zuriaren festak Zeledonen jeitsierarekin hasten dira. Urte batez, ordea, Olentzerok eman zien hasiera Gasteizko festei, hala gogoratu du Oihan Larragak gertatutakoa #AgurInfo7 perla honetan. 

Loading player...
|17/11/2018
#AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: itsasoan surflari eta mikrofono aurrean kantari!

Haritz Larrañagak gidatutako «Uhaina Bikaina» saioa ez zen ohiko surf saio bat. Eta horren adibide da Larrañagak berak aukeratutako perla hau. Ez du azalpenik behar: entzun!

Loading player...
|17/11/2018
#AgurInfo7Perlak Uhaina Bikaina: Kepa Aceroren bost olatuak

Kepa Acero surflaria elkarrizketatu zuen Haritz Larrañagak "Uhaina Bikaina» saioan. Zarauztarrak aitortu digu surflari eredugarria dela Acero bere ustetan, eta gainera gustatzen zitzaiola aurrera eramaten ari zien proiektu berrian. 5 kontinentetako 5 olatu hartu nahi zituen Acerok eta  "Uhaina Bikaina" saiora gonbidatu zuen. Alaskan hasi eta Patagonian amaitu zen bidiak aritu ziren. 

Loading player...
Page 5/ 178